Castellano | Euskara | Français | English
Berrogeita hamar bat lagunek hartu du parte nitratoei eta ur kalitateari buruzko jardunaldian, gaur goizean
Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapenerako eta Ingurumeneko kontseilariak abeltzaintza-sektorerako jarduera-plan bat iragarri du gaur goizean, gaur egungo krisiari aurre egiteko. Azkenaldian krisia areagotu egin da, elikadura-kostuen igoeraren eraginez. Plana urriaren erdialdean ezagutzera emango da. Hala adierazi du kontseilariak gaur Baluarten, Nafarroako Arrazako Ardi Hazle eta Hautatzaileen Elkarteak (ARANA) antolatutako haragitarako ardien jardunaldia inauguratzean.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Baluarteko Muralla aretoan Espainiako arte garaikidearen hautaketa bat ikusgai jarri du, "Planes futuros. Arte español de los 2000" izenburupean. Erakusketa urriaren 4tik abenduaren 16ra bitartean ikus daiteke. Maria de Corralek eta Lorena Martínez de Corralek antolatu dute.