(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun adituk baino gehiagok hartu dute parte "Lurraldea Antolatzeko irizpideak" izeneko mintegian osteguna, 2007.eko urriak 4

"Lurraldea Antolatzeko irizpideak" izeneko mintegiak bost saio izango ditu. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko egoitzan (CEN) egingo dira urriko astearteetan, arratsaldeko bostetatik zortzietara. Mintegian, Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planen idazketari lotutako gaiak jorratuko dira. Plan horiek Foru Komunitatean egin diren bost zatiak antolatzeko tresna dira: Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Erdialdea, Erdiko Zonak eta Ebroko Ardatza.


“Lurraldea Antolatzeko irizpideak” izeneko mintegia

Mintegiaren hasiera-ekitaldiaren mahaia. ( irudia handitu )

Mintegia aurreko asteartean, urriak 2, inauguratu zen, paisaiari eta natura- eta kultura-ondarearen kudeaketari buruzko gaiak aztertuta. Saioan ehun parte-hartzaile inguru izan ziren, besteak beste, gai honetako adituak, lurralde-agenteak, Herri Administrazioetako ordezkariak eta Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planetan esku hartzen ari diren ekonomia- eta gizarte-eragileak.


Besteak beste, garapena, lehiakortasuna, hiri-sistema, azpiegiturak eta mugikortasun iraunkorra izango dira beste autonomia-erkidego batzuetako profesionalek zein Nafarroako Lurraldea Antolatzeko aditu eta arduradunek urriko gainerako lau saioetan mahai-gainean izango dituzten gaiak. Hain zuzen ere, mintegia urriaren 30ean amaituko da.


Mintegia Nasursa sozietate publikoak eta Nafarroako Lurralde Behatokiak antolatu dute, eta INTERREG IIIC Europako Erkidegoko Ekimenaren barruan sartzen da. Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin finantzatu dute.


Helburua gogoeta eta partaidetzarako esparrua eraikitzea da, lurralde-antolaketako irizpideak eta iritziak emateko. Horretarako, kontuan izango dira Europar Batasunaren ikuspegia eta orientabideak, Foru Komunitatean egindako jarduerak eta horiek legearen arabera ezarritako tresnen (esaterako, Lurraldea Antolatzeko Planak) barruan aplikatzea.


Hitzaldi eta eztabaida horien emaitzak aldian-aldian argitaratuko dira www.potnavarra.com web orrian eta, ondoren, liburu batean jasoko dira. Liburu hori azaroan aurkeztuko da jardunaldi berezi batean, eta bertan, mintegi honetan ateratako ondorio nagusiak azalduko dira.



Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.-Nasursa sozietate publikoak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikita dagoenak, Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planen zuzendaritza teknikoa bere gain hartu du eta, aldi berean, Nafarroako Lurralde Behatokia kudeatzen du. Hain zuzen ere, Behatokia RePlaN (Re-assesing Planning Instruments) Europako proiektuaren barruan bazkide-buruzagi gisa parte hartzen duen erakundea da, Kozani (Grezia) eta Lazio (Italia) erregioekin batera.


RePlaN proiektuaren helburu nagusia Europako Lurralde Estrategiak proposatutako printzipioak eta adierazleak erregioetan aplikatzea da. Foru Komunitateak 2005. urtean bere gain hartu zituen, hain zuzen ere, Parlamentuak Nafarroako Lurralde Estrategia (NLE) onetsi zuen eta. Bestalde, Nafarroako Lurraldea Antolatzeko Planek NLEn ezarritako edukia garatzen dute, Foru Komunitate osoa barnean hartzen duen prozesu dinamiko baten bidez.


Bi tresnak oinarritzat erabil daitezke Europan lurralde-behatokien sare bat eratzeko. Horiek erregioetan lurraldearen erabilera sakon eta modu konparatuan aztertzeko gai izan behar dira, irizpide hauek aintzat hartuta: lehiakortasuna, irisgarritasuna, polizentrismoa, natura- eta kultura-ondarearen kudeaketa, iraunkortasuna eta gizarte-kohesioa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa