(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 7.900.000 euroko inbertsioak onartu ditu Iruñeko Eskualdeko azpiegituretarako ostirala, 2007.eko urriak 5


Iruñeko Alde Zaharreko irudia.

Iruñeko Alde Zaharreko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Tokiko Administrazio Departamentuaren bidez, 2.774.279 euroko diru-laguntzen emakida onartu du, Iruñeko Eskualdeko hainbat herritako azpiegiturak sortzeko eta berritzeko bideratutako 7.995.942 euroak ordaindu ahal izateko. Horrela ezartzen dute Amelia Salanueva kontseilariaren Foru Aginduek; funts horiek, Tokiko Azpiegituren Planaren barnean sartzen dituztenek.

Ondoren, alfabetoaren arabera, herri onuradunak, emandako diru-laguntzak, inbertsio osoko zenbatekoa eta lanen deskripzioa zehazten dira.


BARAÑAIN. Nafarroako Gobernuak 140.166 euroko laguntza eman du 200.238 euroko aurrekontu bat ordaintzeko, Kirolen etorbideko argi publikoak berritzeko. Bide nagusian, 10 metroko altuera eta 33 metroko distantzia tartea duten argiak ipiniko dira. Oinezkoen zonaldeek apaintzeko argiak izango dituzte, 5 metroko zutabetan ainguratuta. Bestalde, oinezkoen pasabidetan aluminio galdaketako argi bikoitzak ipiniko dira 5 metro altuerako zutabeekin. Horretaz gain, aginte zentroa berritzeko asmoa ere badago.


-Barañainek 425.348 euroko laguntza bat ere jasoko du, 703.839 euroko inbertsio baterako, etorbide berbera zolatzeko. Bide-zorua 30 cm balastoz, 25 cm lodierako zagor artifizialeko oinarriaz eta 7 cm bitarteko geruzaz eta 5 cm. errodadura geruzaz osatutako nahasketa botuminoso zoladuraz eratuta egongo da. Ibilgailuak aparkatzeko aldea aldatuko da, eta aparkalekuan 20 cm zagor artifizialez, 15 cm hormigoiez eta 4 cm lauzaz osatutako bide-zorua zabalduko da.


UHARTE. 44.441 euro emango dira (174.323) bertako hilerriari 360 m² inguru gehiago emateko. Emaitzazko barrutian, lau horma-hilobi multzo eta eraikin osagarri bat sartuko da. Inprimatutako hormigoiez zolatutako pasilloak gaituko dira eta egungo komunak egokituko dira.


IRUÑA. 367.694 euro emango dira (1.356.597 euro) Jarauta eta Eslaba kaleak berriz urbanizatzeko, Kale Nagusia eta Descalzos kaleen artean. Honako lanak hartuko dira barne: azpiegiturak berritzea (edateko ura, ur beltzak, euri urak, behe eta goi tentsioa, argi publikoa, telefonia eta gasa), eta Eslaba kaleko zoladura eta hiriko altzariak berritzea.


Zoladura lauzekin eta harriko eta galtzada-harriko zerrendekin egingo da, eta azken hura, posible bada, berreskuratu ahal izango da. Era berean, argi guztiak instalatuko dira fatxadetan apaintzeko farolekin, baita kableak eta galeria koadroak ere. Elementu berezi gisa, eta aurreko jardueretan bezala, hormigoi armatuko galeria bisitagarriak proiektatu dira, 1,25 m luzerako, 2,00 barne zabalerako eta 2,75 m altuera askeko moduluekin. Galeriaren barnean, edateko uraren tutueria eta ur beltzen tutueria (galeriako alde bietan kokatuta) ipiniko dira. Kanalizazio horiek, PVC materialeko tutueriarekin egingo dira.


Euri uretako eta gas naturaleko sarea zanga independentetan ipiniko dira, galeriaren kanpoaldetik. Galtzada galtzada-harriz osatuko da (berreskuratua edo berria zaharkitua) eta espaloiak, berriz, askotariko zabalerako harri kalkarenitako lauzaz eratuko dira. Zeharka, 60 cm zabalerako zerrendak ipiniko dira, 30 cm harri kalkarenita griseko lauzaz osatutako banda batez eratuta, eta bi alboetan 15 cm zabalera duten kareharriko zerrenda bana jarriko dira.


-Foru Gobernuak, horretaz gain, 108.672 euroko diru-laguntza bat onetsi du ere (155.246), Vergel kaleari eta Zumalakarregi Atariko sarrerei argi instalazioa hornitzeko. Jarduerak honako hauek izango dira, oro har: bide motako argiak instalatzea Vergel kalean, 8 m altuerako zutabeekin, alde baterako banaketarekin, bide motako argiekin 7 m altuerako zutabeen gainean, 22 metroko distantzia-tarteetan. Atariko argiak bide motako argiekin ipiniko dira, 7 m altuerako zutabeen gainean, 20 metroko distantzia-tarteekin. Argi-puntuak, existitzen den maniobra koadrotik abiatuko diren bi zirkuitu independenteen bidez elikatuko dira.


-2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planak 386.082 euroko laguntza bat ere hartu du barne (1.582.508) honako kaleak berriz urbanizatzeko: Mañueta, Navarrería (6. zenbakira arte), Curia, Carmen eta San José Plaza, Iruñeko Alde Zaharrean. Bertan hainbat azpiegitura berritu da (edateko ura, ur beltzak, euri urak, behe eta goi tentsioa, argi publikoak, telefoni eta gasa), eta zoladurakoak eta hiri altzariak. Ur beltzen bi tutueria eta ura banatzeko beste bat instalatuko dira galerian. Zoladura, lauzekin, harrizko zerrendekin eta galtzada-harriekin egingo da. Navarreria plazan hiriko altzari eta farola berriak ipiniko dira.


-Horretaz gain, Iruñerako, 425.505 euro gordeko dira (2.362.266), Curia, Navarreria eta Mañueta kaletako azpiegiturak berritzeko. Hain zuzen ere, honako hauek berrituko dira: edateko uraren sarea, ur beltzen sarea, euri-urak, behe eta goi tentsioa, argi publikoak, telefonia eta gasa, baita zoladura eta hiri altzariak ere. Ur beltzen bi tutueria, ura banatzeko beste bat eta bestelako eroate orokorrak instalatuko dira galerian. Ondoren, lauzekin, eta harrizko nahiz galtzada-harrizko zerrendekin zolatuko da.


Horretaz gain, erabilerak eta zolatutako azalerak berriz banatuko dira Navarreria Plazan, eta bertan, hiriko altzari berriak eta farolak instalatuko dira zutabeen gainean eta fatxadetan. Galeria bat eraikiko da eta horren barruan, honako azpiegitura hauek kokatuko dira: edateko uraren tutueria, ur beltzetakoa, telefonia sarerako kanalizazioak, horniketa elektrikoa eta argi publikoen kanalizazioak. Euri uretako sarea eta gas naturaleko sarea zanga independentetan ipiniko dira, galeriaren kanpo aldetik.


Galeria horren azpiko aldean, 65 cm altuerako tarte bat gordeko da, etorkizunean hondakinen bilketa pneumatikoa egiteko instalazioa kokatzeko.


- Halaber, 876.371 euroko emakida bat aurreikusi da ere, (1.460.925 aurrekontu baterako), Eslaba kaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko. Aurkeztutako proiektuan azpiegiturak berritzeko lanak definitzen eta baloratzen dira (edateko ura, ur beltzak, euri urak, behe eta goi tentsioa, argi publikoak, telefonia eta gasa), baita zoladura eta hiriko altzariak ere. Galerian, ur beltzen bi tutueria, ura banatzeko beste bat, euri-uren eroabideak, telefonia sarerako eta horniketa elektrikorako kableak eta argi publikoen kanalizazioak instalatuko dira. Euri uretako sarea eta gas hartuneak galeriatik kanpoko zangan ipiniko dira. Zoladura, lauzekin, eta harrizko nahiz galtzada-harrizko zerrendekin egingo da. Horretaz gain, proiektuan argien instalazio osoa hartuko da barne, apaintzeko farolekin fatxadetan, eta kableak eta koadroak galerian. Zabor bilketa pneumatikorako tutueria hartuko da barne.

Dokumentazioa:
Documento completo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa