(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak presio zinegetikoa moderatzea gomendatu du eper gorriaren ehizaldi berria dela eta asteazkena, 2007.eko urriak 10


Nafarroako Gobernuak, ehiztarien tokiko elkarteen laguntzarekin, Foru Komunitateko eper gorriaren ugalketari buruz urtero egiten duen azterketaren emaitzek bertako espezie honen presio zinegetikoa moderatzea gomendatu dute, azaroaren 1ean hasiko den ehizaldi berrian.


Elkarren segidako bigarren urtez, espezie honek aurtengo udan bere ugalketa hobetu duen arren, foru lurraldean, batez beste 2,56 txita izanik, abuztuan zenbatutako eper heldu bakoitzeko (hau da, 2006ko udan baino %12 txita gehiago), mendian, aurreko ehiza denboraldiaren ondoren ugalketarako gelditu ziren bikoteen kopurua iazko udaberrian baino %13 txikiagoa izan zen. Beraz, Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuen teknikariek esan bezala, eper populazioa "baxua" da. Horregatik guztiagatik, gomendatzen da ehiza denboraldi berri honetan presio zinegetikoa moderatzea (barruti bakoitzeko baimendutako ehiza jardunaldiak), iazko antzeko mailetan mantentzeko.


Zonalde geografikoen arabera, Lizarran eta Zangozako Merindadean ugalketa hoberena eman da, batez beste hiru txita baino gehiagorekin eper heldu bakoitzeko, bi zonaldetan (3,26 eta 3,09, hurrenez hurren). Erriberan, berriz, bi txita baino gutxiago izan dira eper bakoitzeko (1,85). Erdialdea (2,66), foru komunitatearen batezbestekoaren ia parametro berdinak mantendu dituen bakarra da (2,56).


Bestalde, Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuko teknikariek adierazi dute Nafarroako hegoaldeko barruti ugarietako untxien populazioa nabarmen handitu dela, eta zenbait udalerrietan gainera arazoak izan dituztela, untxi "gehiegi" izateagatik. Espezie hori ehizatzeko aukera gehiago izango dituzte, beraz, azaroaren batetik aurrera mendira joaten diren ehiztariek.


Gogoratu behar da azaroaren 1ean hasiko den ehiza xeheko denboraldi orokorrean, Nafarroako barrutietan, eperra eta untxiaz gain, beste espezie zinegetiko batzuk ere ehiza daitezkeela, besteak beste: erbia, faisaia, uretakoak, eta usoak eta birigarroak jauzian.


Era berean, eta urriaren 1ean hasi zen hegazti migratzaileen ehizari dagokionez, tiro finkoko eta uso nahiz birigarroentzat baimendutako lerroetatik egindakoa, aipatu behar da, igande honetan, urriak 14, oilagorra edo "basoetako andrea" ehizatzeko debekualdia irekiko dela. Horiek ehizatzeko, txakurra, txilina edo lepoko elektronikoa erabili behar da, eta bakarrik egin daiteke basoko zonaldetan. Erabat debekatuta dago "zain egoten" edo baltsetan harrapatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa