(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Nafarroako Ubideak ureztatuko dituen 1.057 hektarea berriren ureztaketa abiatzea inauguratu du osteguna, 2007.eko urriak 11

Añorbe, Obanos eta Gares udalerrietan kokatzen dira


Sanz Presidenteak Añorbeko ponpaketa estazioa abian jartzen du beste agintari batzuekin

Sanz Presidenteak Añorbeko ponpaketa estazioa abian jartzen du beste agintari batzuekin . ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, 1.057 hektarea berriren ureztaketa abiatzea inauguratu du gaur. Hektarea hauek Nafarroako Ubidearen II.1 sektoreari dagozkio eta Añorbe (490 ha), Obanos (209 ha) eta Gares (358 ha) udalerrietan kokatzen dira.


Ekitaldira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturriria ere joan da, beste agintari batzuen artean.


Bere hitzaldian, Sanz Presidenteak Itoitz-Nafarroako Ubidea azpiegiturak Komunitatearen etorkizunerako duen garrantzia azpimarratu du eta Espainiako beste eskualde batzuk, ur eskasia dela eta, nekazaritzan, industrian eta baita herrien horniketan ere, jasaten ari diren zailtasunak gogorarazi ditu.


Zentzu honetan, eta Ubidearen uren erabilerak gogorarazi ondoren, hauen artean 57.000 hektareen ureztaketa gailentzen delarik, Miguel Sanzek lehen sektoreko garrantzia azpimarratu du, "Administrazioak badaki merkatuaren eskariaren arabera lantzeko bidea eman dezaketen azpiegiturak sortzen lagundu behar diola, gero eta lehiakorrago den mundu batean nekazariak ez direlako nekazariak bakarrik, enpresariak eta saltzaileak ere izan behar dira" esanez.


Azkenik, Itoitz-Nafarroako Ubidearen eta azalera ureztagarrien eraikuntzan parte hartu duten administrazioen, erakundeen, elkarteen eta taldeen ahalegina eta lana eskertu ditu, lan hau etorkizun-seneko eta leialtasun eta solidaritateko adibidetzat hartuz.


Ureztalur berrien ezaugarriak


 Eraldatutako azaleraren lurzatien berrantolamendua 2006an onartu zen eta azalera hori 290 jabeentzat onuragarria izango da. Lanak 2006ko abenduan hasi ziren eta 8,7 milioi euroko inbertsioa izan dute.


1.057 hektarea presiozko ureztalur, batez ere ihinztaketako eta tantakako ureztalur, bihurtzeko lanak izan dira. Ureztalurreko azalera 5,66 hektareako batezbesteko tamaina duten 193 ureztaketa-unitatetan banatu da. Ureztaketa-unitate bakoitza finka batek edo alboko finka batzuk osatu dezakete, finken jabetza kontuan hartu gabe, horrela lortutako azalerak partzelako instalazioaren arrazoizko diseinuari bidea eman diezaion, ikuspuntu agronomiko eta ekonomikoaren aldetik.


Aldi berean, ureztaketa-unitate hauen tamainak Agroindustriako beharrak asetzeko eginkizun garrantzitsua du, Agroindustriak azalera handiagoko partzelak eskatzen dituen neurrian.


Ureztatzeko ura Nafarroako Ubidetik dator eta sektore honetarako 959 litro segunduko hornitu dezakeen hartune zuzena eraiki da 5. tartean.


Sektorearen azalera osotik, gutxi gorabehera %64a presio naturalez ureztatzen da; ostera, %36ak errefortzu ponpaketa behar du. Azken eremu hau ureztatzeko, 862 Kilowatteko potentzia instalatua duen ponpaketa estazioa eraiki da Añorbeko udalerrian.


Ureztaketa sare orokorrak 43 Km-ko luzera du eta diametroak 900 mm eta 110 mm artean daude. Erabilitako materialak hormigoi armatua xaflazko atorrarekin, burdinurtu nodularra eta PVCa dira. Beste alde batetik, bideen sareak 47 kilometroko luzera du (32 berriak eta 15 hobetuak dira).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa