(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Psikiatriako Kongresu Nazionalak Virgen del Camino Ospitaleko medikuek egindako bi lan saritu ditu osteguna, 2007.eko urriak 11

Lanetako bat eskizofreniari buruzko ikerketa zabal bat da; ikerketa horri Bartzelonako Unibertsitateak laguntzen eta National Alliance for the Mental Illness-ek diru-laguntza ematen dio.


Virgen del Camino Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko medikuak

Ezkerretik eskuinera Virgina Basterra, Manuel Cuesta, Rebeca Hidalgo, Víctor Peralta eta María Zandio. ( irudia handitu )

Psikiatriako XI. Kongresu Nazionala Santiagon egin da irailaren 24tik 28ra eta Virgen del Camino Ospitaleko medikuek egindako bi lan saritu ditu.


Aurkeztutako kasu kliniko onenaren lehenengo saria Virginia Basterra medikuak jaso zuen, eta María Zandio eta Rebeca Hidalgo medikuek Psikiatria Biologikoko Espainiako Elkarteak ematen duen ikerketako "Amadeo Sánchez Blanqué" saria jaso zuten. Virgen del Camino Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuaren lanek ikerketa lanarengatik saria jasotzen duten segidako hirugarren urtea da.


Zandio eta Hidalgo medikuen lana, "Gabezia kognitiboak eskizofrenia duten gaixoen senide biologikoengan" izenekoa, Manuel J. Cuesta eta Víctor Peralta medikuek zuzentzen duten ikerketa proiektu zabalago baten barnean dago, Virgen del Camino Ospitaleko Psikiatria Zerbitzu berakoa ere baita, eta Bartzelonako Unibertsitatearen lankidetzarekin eta Estatu Batuetako National Alliance for the Mental Illness erakundearen diru-laguntzarekin gauzatzen ari da.


Ikerketak eskizofrenia garatzeko zaurgarritasun adierazleak aurkitu nahi ditu, klinikoak eta genetikoak, gaixotasun hau pairatzen duen kide bat duten nukleo familien lagin zabal bat erabiliz.


Eskizofrenia, oso nagusi den eta populazioaren %1ek pairatzen duen gaixotasun mentala da, beraz, sei mila nafarrek gutxi gorabehera pairatzen dute. Gaixotasun honek sintoma ugari ditu; hauen artean haluzinazioak, eldarnioak, jokabidearen nahasketa, apatia, isolamendu soziala eta hondatze kognitiboa daude.


Eskizofrenia nerabezaroan eta heldutasun goiztiarrean hasten da eta minusbaliotasun funtzional iraunkor garrantzitsua sor dezake; gizabanakoaren bizitzaren alderdi ugaritan eragina du, hala nola eskolako eta laneko etekinetan, pertsona arteko harremanetan edo baita norberaren zaintzean ere.


Virgen del Camino Ospitalean egiten ari den ikerketa arrisku adierazle posibleak identifikatzen saiatzen da, horrela eskizofrenia pairatzeko arriskua duen populazioa antzeman ahal izateko, baita gaixotasunaren kausen ezagutzan aurreratu, diagnostikoa eta tratamendu goiztiarra erraztu eta ondorioei aurrea hartu ahal izateko ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa