(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Premiazkotzat jo da Irunberriko industrialdearen urbanizazio-lanek eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa astelehena, 2007.eko urriak 15

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du: nahitaezko desjabetzea medio ondasunak eta eskubideak okupatzea, 10. zonatik Irunberriko industrialdera ur-horniduraren hodiak eramateko proiektuak (ponpaketa, bultzada-tutueria eta erregulazio-tanga) eta industrialdea urbanizatzeko proiektuak hartzen dituen ondasunak eta eskubideak, hain zuzen.


Irunberriko Udalak behar diren zerbitzu eta azpiegiturak jarriko ditu NASUINSA erakundeak sustatutako industrialdean, Acciona Winpower SAk Judasen Bentan daukan industri instalazioan eta NASURSAk sustatutako Saso Tabia zerbitzugunean.


Jakin badakigunez, Irunberriko Udalak aipatutako proiektuak jende aurrean aurkeztu zituen, lanek eragindako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin. Jendaurreko informazio-denbora amaitu eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, Udalbatzaren osoko bilkurak bi proiektuak onetsi zituen, behin betiko.


Irunberriko Udalak desjabetzeak eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkotzat aitortzea eskatu du, alegatuta gastu-konpromisoa 2006ko Foru Agindu baten bidez finkatu zenez, lanak ahalik eta lasterren hasi behar direla; eta hori, toki-erakundea Azpiegitura Planetatik baztertzeko prozedura ez haste aldera, lanak aurreikusitako epean ez direla hasi egotzita. Nafarroako Gobernuak uste du premiazko aitorpen hau justifikatuta dagoela eta, aipatu erabakiaren bitartez, desjabetzeko prozedura ahal bezain laster hastea erabaki du. Irunberriko Udalak behar diren zerbitzu eta azpiegiturak jarriko ditu NASUINSA erakundeak sustatutako industrialdean, Acciona Winpower SAk Judasen Bentan daukan industri instalazioan eta NASURSAk sustatutako Saso Tabia zerbitzugunean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa