(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Erronkaribarko herrilurrak desafektatzea  onartu du, Eski Nordikoaren Zentroak erabil ditzan astelehena, 2007.eko urriak 15

Lurrak, SPRIN enpresa publikoari erabiltzeko emango zaizkio, instalazioak eraiki ditzan: bi eraikin, eski pistak eta aparkalekuak


Nafarroako Gobernuak Erronkaribarko 1.268.800 metro karratuko herrilurra desafektatzea onartu du gaurko bileran. Lur horiek, "El Ferial-Zanpori" (6441.400 m2) eta "La Contienda" (627.400 m2) parajeetan daude, eta Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra S.A. (SPRIN) sozietateari lagako zaizkio, Erronkariko Ibaxaren Batzordeak erabil ditzan.


Erabiltzeko lagapena hogei urteko epealdirako egin da, eta beste bost urtez luzatzeko aukera dago, lagapen hau zuzenduko duen Administrazio Klausulen Pleguaren arabera.


Nafarroako Gobernuak eta SPRIN elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten 2006ko ekainean Erronkaribarreko Batzordearekin, Erronkariko Ibaxaren Batzordea garatzeko eta kudeatzeko. Hitzarmenak, Erronkaribarreko Batzordeak SPRIN elkarteari, lanak burutu ditzan emandako lurzoruaren erabilera-lagapenari, eta egin beharreko inbertsioen konpromisoari buruzko zehaztapenak barne hartzen ditu. Egin beharreko inbertsioak, funtsean, hauek dira: bi erakin El Ferial eta La Contidenda mendietan, eski pistak eta aparkalekuak.


Aurrekariak


Larra-Belagoan, iragan mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadatik eski nordikoa praktikatzen da, eta 1980. urtean pistak egokitzeari ekin zioten. 1984. urtean iraupen-eskiko eskola kanpaina bat abian jarri zen, eta jarduera horrek etengabe gora egin zuen ondorengo urtetan, jarduera ekonomiko nabarmena sortuz Erronkaribarrean. Hala ere, asteburuetan eta oporretan pistetara joan ziren eskiatzaileek ia ez zuten diru-sarrerarik ekarri Ibarrera, eski jarduerarik ez zelako antolatu. 1988. urtetik, Nafarroako Gobernuak eta Ibarreko Batzordeak elkarrekin lanean dihardute, jarduera horiek antolatzeko eta finkatzeko. Hori horrela, laurogeita hamarreko hamarkadan pistak hobetzeko eta handitzeko hainbat ekimen burutu zen; hala nola, La Aronda zonaldea barne hartzea edo El Ferial mendian aterpetxe bat instalatzea. Hala ere, horiek ez ziren nahikoak izan lortu nahi zituzten helburuetarako.


2000. urtetik aurrera, Erronkaribarreko Batzordeak proiektuari bultzada berria eman zion, eski jarduerak bertako funtsezko baliabide gisa optimizatzeko helburuarekin. Horri dagokionez, 2001. urtean, "El Ferial-Zanpori/La Contienda, Erronkariko Ibaxaren Batzordearearen aurretiko azterlana" idatzi zen. 2003. urteko otsailean, Ibaxaren Batzordearen Egokitzapen proiektua idatzi zen, eta urte bereko abenduan, aldiz, Larra Belagoako Erreserba Naturala eta bere babes zona periferikoa berriz mugatu ziren, abenduaren 10eko 33/2003 Foru Legeari jarraiki. Proiektua eta dagokion ingurumen inpaktuko azterketa jendaurrean aurkeztu ziren 2004ko maiatzean, eta horren ondorioz, pisten trazaduran eta bertako ingurumen eskakizunetan aldaketak egin ziren. Azkenik, 2005eko urrian, behin betiko dokumentua idatzi zen: "Erronkariko Ibaxaren Batzordearen Egokitzapen Proiektua. 2005eko Trazadura", eta Erronkaribarreko Batzordeak erabilera publikotzat eta interes sozialeko zentrotzat hartzea eskatu zion Nafarroako Gobernuari.


Lurzorua erabiltzeko lagapena eta inbertsioak


Nafarroako Gobernuak eta Erronkaribarreko Batzordeak gaur sinatutako hitzarmenean hauxe erabaki da: erakunde honek, Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra S.A. (SPRIN) enpresa publikoari El Ferial eta La Contienda mendietako lurren erabilera lagatzea, Eski Zentroa garatzeko, eta lagapen hori, proiektuan, ondorengo fasetan, egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko konpromisoa hartzea. SPRIN elkartea proiektua garatzeaz arduratuko da, eta emandako lurraldea eski jardueretarako eta Erronkaribarreko turismoa sustatzeko bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartu du. Erronkaribarreko Batzordeak lurra erabiltzeko eskubide hau doan ematen du, eta 20 urteko epea du.


Hauek dira proiektuak barne hartu dituen eta SPRIN enpresa publikoak burutzeko konpromisoa hartu dituen jarduerak: eraikin bana eraikitzea El Ferial eta La Contienda mendietan; El Ferial mendiko eski pistak handitzea eta La Contienda mendiko pistak eraikitzea, eta aparkaleku bana eraikitzea bi zonaldetan. Nafarroako Gobernuak Erronkaribarreko herri-lurren 1.268.800 metro karraturi ez erasatea onartu du gaurko bileran. Lur horiek, "El Ferial-Zanpori" (6441.400 m2) eta "La Contienda" (627.400 m2) parajeetan daude, eta Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra S.A. (SPRIN) sozietateari lagako zaizkio, Ibaxaren Batzordeak erabil ditzan. Erabiltzeko lagapena hogei urteko epealdirako egin da, eta beste bost urtez luzatzeko aukera dago, lagapen hau zuzenduko duen Administrazio Klausulen Pleguaren arabera. Nafarroako Gobernuak eta SPRIN elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten 2006ko ekainean Erronkaribarreko Batzordearekin, Erronkariko Ibaxaren Batzordea garatzeko eta kudeatzeko. Hitzarmenak, Erronkaribarreko Batzordeak SPRIN elkarteari, lanak burutu ditzan emandako lurzoruaren erabilera-lagapenari, eta egin beharreko inbertsioen konpromisoari buruzko zehaztapenak barne hartzen ditu. Egin beharreko inbertsioak, funtsean, hauek dira: bi erakin El Ferial eta La Contidenda mendietan, eski pistak eta aparkalekuak. Aurrekariak Larra-Belagoan, iragan mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadatik eski nordikoa praktikatzen da, eta 1980. urtean pistak egokitzeari ekin zioten. 1984. urtean iraupen-eskiko eskola kanpaina bat abian jarri zen, eta jarduera horrek etengabe gora egin zuen ondorengo urtetan, jarduera ekonomiko nabarmena sortuz Erronkaribarrean. Hala ere, asteburuetan eta oporretan pistetara joan ziren eskiatzaileek ia ez zuten diru-sarrerarik ekarri Ibarrera, eski jarduerarik ez zelako antolatu. 1988. urtetik, Nafarroako Gobernuak eta Ibarreko Batzordeak elkarrekin lanean dihardute, jarduera horiek antolatzeko eta finkatzeko. Hori horrela, laurogeita hamarreko hamarkadan pistak hobetzeko eta handitzeko hainbat ekimen burutu zen; hala nola, La Aronda zonaldea barne hartzea edo El Ferial mendian aterpetxe bat instalatzea. Hala ere, horiek ez ziren nahikoak izan lortu nahi zituzten helburuetarako. 2000. urtetik aurrera, Erronkaribarreko Batzordeak proiektuari bultzada berria eman zion, eski jarduerak bertako funtsezko baliabide gisa optimizatzeko helburuarekin. Horri dagokionez, 2001. urtean, "El Ferial-Zanpori/La Contienda, Erronkariko Ibaxaren Batzordearen aurretiko azterlana" idatzi zen. 2003. urteko otsailean, Ibaxaren Batzordearen Egokitzapen proiektua idatzi zen, eta urte bereko abenduan, aldiz, Larra Belagoako Erreserba Naturala eta bere babes zona periferikoa berriz mugatu ziren, abenduaren 10eko 33/2003 Foru Legeari jarraiki. Proiektua eta dagokion ingurumen inpaktuko azterketa jendaurrean aurkeztu ziren 2004ko maiatzean, eta horren ondorioz, pisten trazaduran eta bertako ingurumen eskakizunetan aldaketak egin ziren. Azkenik, 2005eko urrian, behin betiko dokumentua idatzi zen: "Erronkariko Ibaxaren Batzordearen Egokitzapen Proiektua. 2005eko Trazadura", eta Erronkaribarreko Batzordeak erabilera publikotzat eta interes sozialeko zentrotzat hartzea eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Lurzorua erabiltzeko lagapena eta inbertsioak Nafarroako Gobernuak eta Erronkaribarreko Batzordeak gaur sinatutako hitzarmenean hauxe erabaki da: erakunde honek, Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra S.A. (SPRIN) enpresa publikoari El Ferial eta La Contienda mendietako lurren erabilera lagatzea, Eski Zentroa garatzeko, eta lagapen hori, proiektuan, ondorengo fasetan, egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko konpromisoa hartzea. SPRIN elkartea proiektua garatzeaz arduratuko da, eta emandako lurraldea eski jardueretarako eta Erronkaribarreko turismoa sustatzeko bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartu du. Erronkaribarreko Batzordeak lurra erabiltzeko eskubide hau doan ematen du, eta 20 urteko epea du. Hauek dira proiektuak barne hartu dituen eta SPRIN enpresa publikoak burutzeko konpromisoa hartu dituen jarduerak: eraikin bana eraikitzea El Ferial eta La Contienda mendietan; El Ferial mendiko eski pistak handitzea eta La Contienda mendiko pistak eraikitzea, eta aparkaleku bana eraikitzea bi zonaldetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa