(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

34.000 eskaera baino gehiago Música en Acción 2007-2008 programara joateko asteartea, 2007.eko urriak 23

Nafarroako Gobernua, Vianako Printzea Erakundea – Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, azken prestaketak egiten ari da dagoeneko, Música en Acción – lehen Conciertos Escolares izenarekin ezagututa-, eta Conciertos en Familia programen edizio berria hasteko.


Horietako lehenengoa, programa aitzindaria izan zen Espainian (bere lehenengo edizioa 1993-94 ikasturtean izan zen) eta bere helburua da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle nafarrek eskoletan jasotzen duten musika heziketa osatzea, bereziki eurentzat antolatutako kontzertuetara joanez. Kontzertu didaktiko hauetarako gehien erabiltzen den formula musika ipuinena da. Lan horietan, ipuinaren eta musikaren magia uztartzen dutenetan, haurrei artea hurbiltzeko eta aldi berean publiko berriak sortzea sustatzeko lan egiten da.


Eskola kontzertuetara joatea, beraz, jarduera hirukoitza da. Alde batetik, geletan aurretik kontzertua prestatzea musika irakasleen ardurapean; bestalde, kontzertuan bertan parte hartzea; eta azkenik, entzunalditik eratortzen diren eskola lanak. Programan, 25.000 ikasle baino gehiagok parte hartzen dute urtero.


Bestalde, Conciertos en Familia kontzertuak, 136.000 euroko aurrekontu batekin, jende guztiarentzat dira eta aparteko saio batean antolatzen dira, Eskola Kontzertuetako programan bertan. Kontzertu horiek, musika esperientzia honetan beraiekin parte hartzeko aukera eskaintzen diete ikasleen senitartekoei. Aurten, programak opera bat eskaintzen du, Brundibar, eta 120.000 euro inguruko aparteko aurrekontua du.


Kontzertuek Pablo Sarasate Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntza dute, Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako hitzarmenari jarraiki, baita Fernando Palacios pedagogo musikal eta konpositorearen laguntza ere, programaren aholkulari gisa.


2007-2008. ikasturterako, 29.700 plaza daude; hala ere, 34.190 eskatu dira. Haur Hezkuntzarako Juego de Niños antzezlana antolatu da, eta 6.000 plaza daude. Kontzertuak Barañainen izango dira, 10 saiotan, eta apirilaren 7 eta 11 artean garatuko dira, biak barne.


Lehen Hezkuntzan, 4.800 plaza daude Ensaladas aliñadas lanerako. Barañaingo Auditorioan izango da, zortzi saiotan, azaroaren 13 eta 16 bitartean.


Brundibar opera ikusteko 6.000 plaza daude. Ikuskizun hori Baluarte Auditorian izango da, urtarrilaren 10 eta 11n, lau saiorekin.


Viajes de Juanito Arriaga antzezlanerako 4.800 plaza eskaini dira. Kontzertua Barañainen izango da, 2008ko otsailaren 28 eta 29an, eta urte bereko martxoaren 3 eta 4an, zortzi saiotan.


Bigarren Hezkuntzarako, Entre las cuerdas lana aurreikusi da, 3.600 plaza eskainita. Ikuskizuna Barañainen izango da, 2008ko urtarrilaren 9, 10 eta 11n, sei saiotan.


Música, cine, acción kontzertuak 4.500 plaza ditu. Kontzertua Gayarre Antzokian izango da, 2008ko maiatzaren 14, 15 eta 16an, sei saiotan.


Eskura dauden plazen kopurua areto bakoitzaren edukiaren eta programa bakoitzean egiten diren kontzertu kopuruaren araberakoa da. Horiek gazteleraz eta euskaraz garatuko dira. Bost eskolek eta 500 haur inguruk eskatu dute azken hizkuntza hori.


Kontzertu bakoitzaren xehetasunak


Juegos de niños. Bizet-en klasikoa da, eta bere luzera batez ere moldatu da haur txikientzat, eta "Luisa eta Marisaren" "eszenaratzearekin".


Ensaladas aliñadas. Programak ikasleentzat musika klasikoa aukeratzen duen lehenengo aldia da, eta baita Iruñeko Ganbera Abesbatzak parte hartzen duen lehenengo aldia ere. Fernando Palaciosek landutako gidoia du, lehen hezkuntzako ikasleei kontzertua jarraitzen "lagunduko" dieten irudien proiekzioarekin osatuta.


 Brundibar. Klasikoa eta erabateko erronka da: ekoizpen berria, eszenografia berria, Errege Antzokiarekin, ABAO eta Oviedoko Opera fundazioarekin batera burututako koprodukzioa, aurrekontu altua ikasleentzat eta ikastetxe desberdinetako 400 haurren abesbatza bat, azken abestirako, "Música en Acción" programaren ohiko parte-hartzaileak direnak.


Viajes de Juanito Arriaga. Pablo Sarasate Orkestra Sinfonikoak parte hartzen du. Kontzertu hori Bilboko Orkestra Sinfonikoak Fernando Palaciosi egindako enkargu bat izan zen, musikari bilbotarraren mendeurrena zela eta.


Entre las cuerdas. Bigarren Hezkuntzako haurrentzako kontzertu honekin, orkestraren familien inguruan egindako ibilbidea bukatzen da. Kontzertu horiek, kontserbatorioarekin batera hasi ziren (perkusioa, metalak, zurak) eta Pablo Sarasate Orkestrak interpretatutako hariekin amaitzen da.


Música, cine, acción. Aurtengo beste estreinaldi bat. Orkestrak zinema mutuko musika egiteko aukera proposatu zuen, Carl Davis-en irudiaz baliatuz. Gidoiaren egilea Pablo Ramos da, eta bere narratzailea ere izango da.


Kontzertu guztiek web orrian dituzte bere gida didaktikoak, euskaraz eta gazteleraz, eta material horri esker, irakasleek kontzertuak aurretik prestatu ditzakete. Parte hartzeko baldintzak eta izen-emateak WEB orrian agertzen dira (www.cfnavarra.es/conciertosescolares). Kontzertuak doakoak dira eskolako haurrentzat eta ikastetxeak bakarrik arduratu behar dira haurrak bertara eramateaz eta ekartzeaz, aurretiko prestaketaz eta haurrak aretoan ongi portatzeaz. Bertaratzen diren guztiei opari bat entregatuko zaie kontzertuaren "oroigarri" moduan. Oraingo honetan orri-markak izango dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa