(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleak Erradioterapia Zentro berri bat abian jarri du azken belaunaldiko teknologiarekin asteartea, 2007.eko urriak 23

Sanz Presidenteak gaur goizean Zentroa bisitatu du, datorren astelehenean, urriak 29, tratamenduei ekin egingo diena, eta egunean 130 eri artatuko dituena; urtean, berriz, 1.500


Sanz Presidentea Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentroan

Sanz Presidentea eta Kutz kontseilaria Anastasio Rubio eta Miguel Ángel Dominguezen azalpenak entzuten, Nafarroako Ospitaleko zuzendari Mª Jesús Calvorekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesmak, Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentro berria bisitatu du gaur goizean. Zentroa, azken belaunaldiko teknologiarekin hornituta dago, eta erradioterapia teknikekin tratatu daitezkeen tumore patologiak dituzten Foru Komunitateko eri guztiak artatzeko diseinatuta. Presidentearekin batera, Osasun kontseilari María Kutz Peironcely ere izan da.


Erradioterapia Zentro berriak, Nafarroako Ospitaleko perimetroan kokatuta dagoenak, 4.100 metro karratuko azalera du (orain arte helburu hauetarako erabilitako gunea baino hamar aldiz handiagoa), eta egunean 130 eri artatuko ditu (egun 90 artatzen ditu; beraz, zentroak gaur egun tratatzeko duen ahalmena 1,5 bidez handiagoa izango da). Zentro berri honen tratamenduak datorren astean hasiko dira.

Minbizia duten erien %60ak erradioterapia jaso behar izaten du bere gaixotasunaren prozesuko uneren batean, eta zentro berri honek tratamendu hori 1.500 eriri inguru emango die, urtean. Horietatik, 1.200 eriek kanpo erradiazioa jasoko dute, ohikoena dena, eta beste 300 eriek brakiterapia tratamendua eta bestelako teknikak jaso ahal izango dituzte:
Erradioterapia zentroko partikulen azeleratzaileetako bat

Erradioterapia zentroko partikulen azeleratzaileetako bat. ( irudia handitu )


- Intentsitate Modulatuko Erradioterapia (IMRT), doitasun handiko teknika bat da, eta horren bidez tumore batean dosi zehatzak eman ahal dira. Teknikak tumorearen hiru dimentsioko formara egokitzen ditu erradiazio dosiak, eta baita tratatzen ari den bitartean eman daitekeen desplazamendura ere.


- Erradiokirurgia, non erradiazioak bisturi moduan jarduten duen gaixorik dagoen zonalde gainean.


- Ebakuntzabarneko erradioterapia, gorputza irekita egindako ebakuntza kirurgiko konbentzional batean aplikatzen da.


- Brakiterapia, erradiazio iturriak tumoretik gertu edo horrekin kontaktuan kokatzean datza, zunden eta kirurgia behar dezaketen beste prozeduren bidez. Azkenik, "haziekin" egindako erradioterapia, prostataren minbiziaren aurka erabilitako teknika dena. Kasu honetan, erradiazio iturri txikiak (isotopoak) organo kaltetuan jartzen dira, tumorearen bilakaera kontrolatuta edukitzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa