(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Presidenteak Euskaltzaindiaren batzordea izan du bisitan asteazkena, 2007.eko urriak 24

Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesma jaunak eta Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas jaunak, Euskaltzaindiaren Batzordeari harrera egin diote, gaur eguerdian, Nafarroako Jauregian. Protokolozko bisita hori, duela gutxi Nafarroako Gobernu berriak kargua hartu duelako egin da.


Euskaltzaindiari egindako harrera.

Euskaltzaindiari egindako harrera. ( irudia handitu )

Euskaltzaindiaren ordezkariek Nafarroako euskalkiei buruzko argitalpenak eta idazle nafar desberdinen lanak sustatzen jarraitu nahi dutela adierazi diote Sanz lehendakariari. Adierazpen hori, Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak urtero sinatzen duten erabakiaren esparruan egin da, hizkuntzalaritza izaerako jarduerak sustatzeko, hain zuzen ere.


Euskaltzaindia burutzen ari den lanak lau lehentasun ditu une honetan: Akademiaren Gramatika idaztea; Hizkuntza Atlas bat egitea, euskal geografiaren 145 gune zehatzetan egindako dialekto-inkesta sakon bat oinarri hartuta; Onomastikako esparruan, zientzia honen alderdi teorikoak eta dokumentazio historikoa nahiz tokikoa ikertzen ari dira, euskal jatorriko toponomastikaren normalkuntzari dagokionez. Azkenik, landa-lana eta herri literaturari buruzko azterlanak egiten, literatura landua ikertzen eta Literatura Hiztegi bat prestatzen ere badabiltza (Literatura Hiztegia).


Jakina denez, Euskaltzaindia (1919) euskara zaintzeaz arduratzen den Erakunde Akademiko ofiziala da. Euskal hizkuntzari buruzko ikerketak burutzeaz gain, babes soziala eman eta erabilerarako arau filologikoak ezartzen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa