(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Eslabako saihesbidea inauguratu du Lizarra, Tafalla eta Zangoza lotzen dituen NA-132 errepidean asteazkena, 2007.eko urriak 24

Bide berriak 2,38 kilometroko luzera du eta herriko hirigunea hegoaldetik gainditzen du, herriko zeharbidean ematen ziren arrisku egoerak saihestuz


Alba kontseilariak eta Eslabako alkate Féliz María Bariainek saihesbide berriaren zinta ebakitzen dute

Alba kontseilariak eta Eslabako alkate Félix María Bariainek saihesbide berriaren zinta ebakitzen dute. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilari Laura Alba Cuadrado, gaur goizean buru izan da Eslabako saihesbidea inauguratzeko ekitaldian, Lizarra, Tafalla eta Zangoza lotzen dituen NA-132 errepidean.


Bide berriak 2,38 kilometroko luzera du eta herriko hirigunea hegoaldetik gainditzen du, herriko zeharbideko trafikoa eta ondorioz sortzen ziren arrisku egoerak saihestuz. Saihesbide berriko eta egungo errepidearen arteko konexioak "T" motako bidegurutzearen bidez gainditu dira, abiadura handitu eta mantsotzeko errailekin, eta erdiko errail batekin, ezkerrera biratu ahal izateko.


Saihesbide berriko zeharkako sekzioak 3,5 metroko bi errail, 1,5 metroko bazterbidea eta metro erdiko berma ditu. Saihesbidearen erdialdean atseden gune txiki bat ere sartu da. Aurreikuspenen arabera, lanak 2007ko abenduaren 31n amaitu behar ziren; beraz, bi hilabete lehenago amaitu dira.


Lan hau Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroako Errepide Sarearen Jarduerak Azkartzeko Planean barne hartu da, Nafarroako Gobernuaren eta Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras (SPRIN) elkarte publikoaren arteko hitzarmen batek garatuta.


Honako hauek bildu dira inaugurazio ekitaldian: Eslabako alkate Félix María Bariain Zaratiegui, eta eskualdeko beste herrietako alkateak: Mª Jesús Ángel Sanmartín Valencia, San Martín Unx; Ignacio Iriarte Marco, Lerga; Víctor Manuel Iriarte Anaut, Zare; Mª Carmen Iriguíbel Sola, Galipentzu; José Manuel Martínez Aldunate, de Oibar; Jesús Esparza Iriarte, Caseda, eta Jesús Mª Ayesa Aristu, Leatxe.


Lizarra, Tafalla eta Zangoza lotzen dituen NA-132 errepideak Foru Erkidegoaren intereseko errepide-sarearen zeharkako ardatzean parte hartzen du. Horrek Nafarroako erdialdea egituratzen du ekialde-mendebalde norabidean. Azken urteotan, ardatz hori hobetzeko hainbat jarduera burutu da. Egiteko zegoen Eslaba eta Oibar arteko zatia egiteko lanak hiru zatitan banatu dira: Eslabako Saihesbidea, Eslaba-Zare eta Zare-Oibar-Oibarko Saihesbidea. Egun, azken bi zatiak exekuzio-fasean daude eta lehenengoa gaur inauguratu dena da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa