(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Garuneko Gaitzaren Nafarroako Elkarteko Zuzendaritzaren bisita izan du osteguna, 2007.eko urriak 25

Bihar, ostirala, Foru Komunitateak bat egingo du Hartutako Garuneko Gaitzaren Egunarekin


Bileraren irudia

Sanz Presidentea Adacen erakundeko kideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesma jaunak, Garuneko Gaitzaren Nafarroako Erakundearen (Adacen) zuzendaritza taldeko hainbat ordezkari eta kalteturi harrera egin zien, atzo, Nafarroako Jauregian. Aipatutakoak, Presidenteari Foru Komunitatean antolatu diren ekitaldien berri emateko bertaratu ziren Jauregian. Ekitaldiok bihar ospatuko dira lehenengo aldiz (hilak 26, ostirala) Hartutako Garun Gaitzaren Egun Nazionala dela jakinarazi eta babes instituzionala eskatzeko.


Adacen elkarteko zuzendaritzaren izenean honako hauek izan ziren: bere presidente Jose Luís Herrera Zubeldia; Julio Augusto Martínez presidenteordea; Milagros Beaumont Guembe mahaikidea; eta Giza Baliabide eta Kalitateko zuzendari Francisco Fernández Nistal. Zuzendari Batzordearekin batera Máximo Abete Blanco egon zen, hau da, Garuneko Gaitzaren Espainiako Federazioko presidentea. Nafarroako Jauregian izan ziren, baita ere, garuneko kaltea jasaten duten bi lagun, Nacho eta Oihana. Horiek, erakundeko Rosa Lizarraga kidearen laguntzarekin, hasieran izandako harreran eta ondorengo lan bileran parte hartu ahal izan zuten.


Biharko (ostirala) aurreikusita dauden programako ekitaldiez gain, Adacen elkarteko kideek garuneko gaitza dutenek aurre egin beharreko arazoak zeintzuk diren azaldu zizkioten Sanz Presidenteari, administrazio publikoek beraien eta senitartekoen premietara hobeto egokitzen den zerbitzu bat eskaintzeko proposamena aurkeztu, eta gaixoak eta senitartekoak, bai Nafarroan eta bai Espainiako beste herrietako antzeko federazioetan batzera bultzatu dituzten arrazoiak azalduz.

Dokumentazioa:
Programa de actos para el 26 de octubre en Pamplona

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa