(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrialdiko galgatzeari buruzko jardunaldi praktikoak garatuko dira, gaur eta bihar, Iruñean osteguna, 2007.eko urriak 25

Frena a tiempo" MAPFRE Fundazioak antolatutako kanpaina bat da, 2005-2012 Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren ekimenen esparruan


Larrialdiko galgatzeen praktikak egiteko prestatutako ibilgailuak, UPNAko campusean instalatutako zirkuituan. ( irudia handitu )

Gaurko egunean zehar eta bihar, Iruñean, turismoen larrialdiko galgatzeari buruzko jardunaldi praktiko batzuk garatuko dira, MAPFRE Fundazioak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren 2005-2012 Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren ekimenen barruan.


Gaurko jardunaldiko hasiera-ekitaldian Barne Departamentuko zuzendari nagusi Juan Ramón Rábade izan da. Jardunaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean egin da, "Reyno de Nafarra" Futbol Zelaiaren aurre aldeko aparkalekuan, hain zuzen ere. Biharko jardunaldia, ordea, Nafarroako Unibertsitatean izango da, Kiroldegiaren ondoan instalatutako zirkuitu batean. Jardunaldi biak goizeko 10etatik arratsaldeko18etara garatuko dira, etenik egin gabe. Praktika hauek burutu nahi dituzten gidariek bietako edozein kokalekutara jo dezakete, bere gida-baimenarekin.


Aipatutako fundazioak "Frena a tiempo" ekimen hori, dagoeneko, Espainiako beste hirietan garatu du, edota urte amaiera arte garatuko du, besteak beste, Logroño, Zaragoza, Oviedo, Gasteiz, Bartzelona, Sevilla edo Madril.


Benetako praktikak lau turismorekin eta larrialdiko bi egoerarekin


 Koordinatzaile bat eta hiru begirale izango dira, lau ibilgailurekin batera, animatzen diren gidarien laguntzaileak (gehienez hogei parte-hartzaile ordu bakoitzeko), eta horretarako berariaz prestatu den zirkuitu batean zehar ibiliko dira. Jarduera, 60 km/h abiaduran zirkulatzean datza, 300 metro inguru duten bi pista paralelotan; batak bide-zorua bustita izango du eta besteak, berriz, oztopoak. Bi egoeretan galgatzen ikasteko, gidariarentzat eta laguntzaileentzat ahalik eta segurtasun handiena bermatuko da, ibilgailuetako ABS ekipamendua aprobetxatuz.


Hain zuzen ere, parte-hartzaile bakoitzarekin batera, lehenengo biran, begirale bat izango da, eta horrek zirkuituan sortutako bi egoerei erantzuteko teknikak irakatsiko dizkio, alegia, bide-zoru bustita eta oztopoak errepidean. Horrenbestez, lehenengo egoeran, ibilgailua gidatzeko ahalmena galdu gabe menperatu nahi da galgatzeko teknika; bigarrenean, berriz, trebetasuna eta bolantearekiko abilezia uztartu nahi dira oztopoa gainditzeko.


Proba praktikoa amaitu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak partaidetzako galdetegi bat beteko du bere datuekin, eta antolatzaileek diptiko bat emango diote ABS teknikako galgaketari buruzko aholku tekniko batzuekin. Horretaz gain, linterna bat jasoko du opari gisa. ABS sistemaren garrantzia Praktiketan parte hartzen duten pertsonek jasotzen duten diptikoak ABS sistema zertan datzan, nola funtzionatzen duen eta bere abantailak zeintzuk diren azaltzen ditu. Galgak blokeatzearen aurkako sistema hori gurpilak blokeatzea saihesten duen dispositiboa da, gidariak galgaren pedala ahalik eta indar handienarekin zapaldu arren. Galga-sistemaren osagarri gisa, bere eraginkortasuna, besteak beste, gidariaren abileziarekin eta pneumatikoen egoerarekin zuzenean lotuta dago. Baina, nahiz eta ABS bezalako sistemek egungo ibilgailuak seguruago bilakatu, segurtasun handiago izateak ez du esan nahi modu arriskutsuagoan gidatu daitekeenik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa