(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igandean hautatuko dira Nafarroako 24 Kontzejuetan gobernatuko duten pertsonak osteguna, 2007.eko urriak 25

Toki erakunde hauetatik, 12 Kontzeju Ireki bidezko araubidean zuzenduko dira, eta gainontzeko 12ak, berriz, Kontzeju Batzarren bidez


Datorren igandean, hilak 28, Nafarroako 24 Kontzejuetarako gobernatzaileak hautatuko dituzten pertsonei hauteskunderako deialdia egingo zaie. Horietatik, 12 Kontzeju Ireki bidezko Araubidean zuzenduko dira, eta gainontzeko hamabiak, berriz, Kontzeju Batzarren bidez. 24 toki erakunde horietako bakoitzean, hautagai bakarra dago. Kontzejuetarako hauteskunde partzial harien deialdia pasa den irailean egin zuen Nafarroako Gobernuak.

Hain zuzen ere, honakoak dira presidente batek eta 4 bokalek osatutako Batzarrak gobernatuko dituen Kontzejuak, barne hartzen duen udalerria eta erroldatutako biztanle kopurua adierazita: Aldatz (Larraun), 128; Alloz (Deierri), 115; Aratzuri (Oltza Zendea), 376; Auza (Ultzama), 168; Azkarate (Araitz), 99; Baraibar (Larraun), 87; Berriobeiti (Berriobeiti); Biskarreta-Gerendiain (Erro), 90; Iguzkitza (Iguzkitza ), 219; Intza (Araitz), 76; Iraizotz (Ultzama), 247; eta Legasa (Bertizarana), 257.



Aurretik aipatutako Kontzejuei dagokienez, presidente batek eta lau bokalek osatutako Batzar baten arabera zuzendu arren, hautesle bakoitzak gehienez lau izangai bozkatu ahal izango ditu, aurkezten diren bosten artean. Presidente hautesle izendatuko da boto gehien lortzen dituen izangaia, eta bokal, berriz, presidentearen ondoren, boto kopuru gehien lortzen dituztenak. Berdinketa egonez gero, zozketaz erabakiko dira dagokion Zonaldeko Hauteskunde Batzordean. Dakigun bezala, kontzejuak Kontzeju Batzordearen bidez zuzentzen dira, 50 biztanle baino gehiago daudenean.


Bestalde, Kontzeju Irekiko araubidean zuzenduko diren hamabi Kontzejuak (bertan presidente bat hautatuko da), honako hauek dira, barne hartzen duten udalerria (parentesi artean), eskubideko biztanleak, eta toki erakunde bakoitzean zuzenduko duen pertsonaren izena adierazita, izangai bakarra existitzen dela eta boto bakarra nahikoa dela presidente hautatzeko kontuan hartuta: Aginaga (Iza), 19: Jesús María Nagore Ruiz; Aintzioa (Erro), 19: José Joaquín Villanueva Zazpe; Arbontze (Romanzado), 44: Rafael Alday Aguirreche; Genbe (Gesalaz), 31: Juan José García González; Gerendiain (Noain), 22: María Encarnación Izco Aranguren; Izize (Galoze), 26: Miren Bakarne Pozas Fabián; Izurtzu (Gesalaz), 19: Jesús Luis Anocíbar Arrondo; Murillo el Cuende (Murillo el Cuende), 49: José Ramón Amadoz Sola; Olabe (Olaibar), 26: Miguel Uriarte Toledo; Sarasate (Iza), 47: Eneko Saldías Ochotorena; Ugar (Deierri), 46: Jesús María Goñi Fernandino; eta Urritzola (Arakil), 21: Antonio González Terrón.


Datorren igandean antolatuko diren kontzejuetarako hauteskundeetan, eskubideko biztanleak ezartzeko ondorioetarako, aurtengo otsailaren 22ko Foru Aginduan bildutako kopuruak hartu dira kontuan, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazita.


Urriaren 31n, hau da, hauteskundeak izan eta hiru egun beranduago, behin betiko zenbaketa egingo da Nafarroako Zonaldeko Hauteskunde Batzordean, izan ere, dakigun bezala, horiek dira hautesle izendatzeko eskumena dutenak.


Martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak Nafarroako Kontzejuetarako hauteskunde prozesua araupetzen du eta, horren arabera, hauteskunde partzialak antolatu behar dira kontzejuetarako hauteskunde orokorretan izangairik aurkeztu ez zuten kontzejuetan. Arau horrek dio kontzejuetarako hauteskunde partzialak hauteskunde orokorretan aurreikusitakoaren araberakoak direla, eta antolatzeko datak udal hauteskunde partzialen datarekin bat egin beharko duela.


Kontzejuetarako hauteskunde partzialen deialdia egin zen maiatzaren 27ko hauteskundeetan izangairik aurkeztu ez zen Kontzejuetarako. 121 kontzeju egoera horretan aurkitzen ziren, eta horietatik 24k bakarrik dute izangai bat. Ondoren Nafarroako Gobernua izango da, izangairik ez izateagatik, hauteskundeak antolatu ez diren toki erakundeak zuzentzeko pertsonak hautatzeaz arduratuko dena.


Igandean, hamahiru udaletan ere hauteskundeak izango dira


Datorren igandean udal hauteskunde partzialak antolatuko dira Nafarroan, Estatuko Gobernuak horretarako deialdia egin ondoren, iragan maiatzeko hauteskundetan izangairik egon ez zen Udalak zuzentzeko pertsonak hautatzeko. Kasu horretan, Nafarroako hamahiru Udaletan aurkeztu dira izangaiak, hauek izanik: Abartzuza, Arano, Beire, Donamaría, Garralda, Jaurrieta, Mañeru, Mirafuentes, Elo, Oitz, Petilla de Aragón, Puiu eta Uztarroz. Abartzuzan eta Jaurrietan baino ez dira bi izangai aurkeztu datorren igandeko (hilak 28) udal hauteskundetan lehiatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa