Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Txertoak 12 eta 16 urte bitarteko 6.000 neska ingururi jarriko dizkiete, giza papilomaren birusaren infekzioak prebenitze aldera; birus horrek, izan ere, utero-lepoan minbizi aurreko lesioak eta minbizia eragiten ditu.
Osasun Departamentuak giza papilomaren birusaren (GPB) kontrako txertaketa-kanpaina jarriko du abian azaroaren bigarren hamabostaldian. Izan ere, birus horrek utero-lepoan minbizi aurreko lesioak eta minbizia eragiten ditu. Txertoak jarriko dizkiete DBHko lehen eta laugarren mailako ikasleei, hau da, 12 eta 16 urte arteko neskei.
Hona hemen txertaketa-kanpainaren egutegia: lehenbiziko dosia azaroaren bigarren hamabostaldian jarriko diete; bigarrena urtarrilaren bigarren hamabostaldian; eta hirugarrena maiatzaren bigarren hamabostaldian.
Txertoak DBHko lehen eta laugarren mailako ikasleei, hau da, 12-13 urteko eta 15-16 urteko neskei jarriko dizkiete. Multzo bakoitzean 3.000 ikasle inguru daude; guztira, beraz, 6.000 neskek hartuko dute txertoa. Osasun Departamentuak 18.000 dosi erosi ditu dagoeneko, txertaketa-kanpainaren premiei erantzuteko.