(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EPAren arabera, langabezia-tasa txikiena duen Espainiako Komunitatea da Nafarroa ostirala, 2007.eko urriak 26

Roig kontseilariak nabarmendu duenez industria arloko langabezia 1978. urtetik baxuena da, 1.300 lagunekin.


Foru Komunitateko langabetuen kopurua jaitsi egin da 2007. urteko hirugarren hiruhilekoan. 2.800 langabetu gutxiago zenbatu dira eta, ondorioz, %4,38an ezarri da langabezia-tasa orokorra. Horrenbestez, Nafarroa da langabezia-tasa txikiena duen Espainiako Komunitatea EPAren datuen arabera (Encuesta de Población Activa). Datuak 2007. urteko hirugarren hiruhilekoak dira eta gaur goizean ezagutzera eman dira Estatistikako Erakunde Nazionalaren eskutik.


Horrez gain, EPA-ren datuen arabera, 289.800 lagunek dute lana; beraz, lan-tasa %71,74koa da. Hain zuzen ere, lana duten gizonen tasa %82,28koa, eta emakumeena, berriz, %60,68koa.


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilari José María Roig Aldasoro jaunak gaur goizean prentsaurreko bat eskaini du eta, bertan, datu horiek positiboki baloratu ditu. Kontuan hartu behar da uztaila eta iraila bitarteko hilabeteei buruzkoak direla, eta sasoi horretan, oporrak direla eta, Nafarroan ekonomia jarduera moteldu egiten dela. Hain zuzen ere, Roig kontseilariak adierazi du, industria sektorean izandako jaitsiera bereziki nabarmendu behar dela; azken hiruhilekoan 900 lagun gutxiago erregistratu dira eta sektore horretan egun dauden 1.300 laguneko kopurua 1978. urtetik izandako kopururik baxuena da.


Hiruhileko honetan izandako 2.800 laguneko jaitsiera, %17,58koa izan da, Espainiako gainontzeko erkidegoetan izandako langabezia-igoeraren kontrakoa, hain zuzen ere (%1,81eko igoera). Ondorioz, Nafarroa langabeziaren jaitsiera gehien nabaritu duen Espainiako hirugarren Komunitatea da, Asturias eta Balearren ondoren. Langabezia-tasa orokorrak Foru Komunitatea %4,38an kokatzen du (%2,99 gizonetan eta %6,31 emakumeetan). Era horretan, Nafarroan, 13.300 langabetu daude guztira; horietatik, 5.300 gizonak dira eta 8.000, berriz, emakumeak. Datu horri dagokionez, Roig kontseilariak azpimarratu du Foru Komunitateak Espainiako langabezia-tasa baxuena erregistratu duela, bai gizonengan, bai etorkinengan nahiz gazteengan. Emakumeei dagokionez, baxuena den bigarrena da.


Azkenik, behin-behinekotasunari dagokionez esan behar da hura ere jaitsi egin dela Nafarroan, %27,3ra iritsi arte, Espainiako gainontzeko erkidegoetan izandako %31,9rekin konparatuta. Roig jaunak esan du Nafarroakoa dela Espainian azken bi urtetan erregistratutako baxuena.

Dokumentazioa:
EPA III TRIMESTRE 2007.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa