(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bideko Ama Birjina Ospitaleak jardunaldi bat antolatu du haurren epilepsiaren diagnostikoari eta tratamenduari buruz ostirala, 2007.eko urriak 26

Nafarroan, urtero gaixotasun honen 50 kasu berri diagnostikatzen dira, eragin handiena bizitzaren lehenengo urtean izanik


Haurren epilepsiari buruzko jardunaldia Bideko Ama Birjina Ospitalean

Jaume Campistolen txostena jardunaldian. Lehen planoan, Durá eta Yoldi doktoreak, jardunaldiko antolatzaileak. ( irudia handitu )

Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neuropediatria Unitateak gaur jardunaldi bat antolatu du haurren epilepsiari buruz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku profesionalei zuzenduta (pediatrak, neurofisiologoak eta lehen mailako arretako medikuak).


Jardunaldiaren helburua da haurren eta nerabeen adin eta fase desberdinetan nagusitzen diren epilepsia eta sindrome epileptiko mota ezberdinen ezaugarriak berrikustea, diagnostiko eta tratamendu arloko azken aurrerapenak kontuan hartuz.


Nafarroan, urtero, haurren epilepsiako 50 kasu berri inguru diagnostikatzen da, 62,6 kasuko eragin-tasa batekin, mila biztanle bakoitzeko, alegia, gure inguruko herri garatuetan erregistratzen denaren antzekoa. Tasa horrek gehienezko eragina du bizitzaren lehenengo urtean (95,3 kasu mila biztanle bakoitzeko) eta pixkanakako jaitsiera izaten du nerabetasuneraino iritsi arte (48,7 kasu ehun mila bakoitzeko).


Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neuropediatria Unitateko medikuek azterlan bat egin dute haurren epilepsiak Foru Komunitatean duen eraginari buruz. Bertako emaitzak antzeko garapen-maila duten beste herrialdetan aplikatu daitezke, eta hori guztia zientzia espezialitate honi buruzko Ipar Amerikako aldizkari batean argitaratu da: Journal of Child Neurology.


Epilepsia izenarekin ezagutzen duguna hogeita hamar sindrome baino gehiagok osatutako multzo bat da. Horien ezaugarri bereizgarriena garunaren funtzionamenduko bat-bateko asaldura motzek eragindako krisiak dira, neuronen gehienenezko deskargak eraginda. Krisi horiek oso modu desberdinetan adierazten dira kasu bakoitzean: giharren uzkurdurak, kontzientzia galerak, buruko nahasmen lapsusak eta adierazpen sentsitibo arraroak, besteak beste.


Adina funtsezko faktore bat da epilepsia aztertzerakoan, eta motak, krisiak eta sindromeak adinaren arabera desberdinak dira; izan ere, garunak, jaiotzetik nerabetasunera arte, izaten dituen aldaketa estrukturalek eta funtzionalek gaixotasun honen adierazpen klinikoak eta neurofisiologikoak baldintzatzen dituzte.


Bideko Ama Birjina Ospitaleak gaur antolatutako jardunaldira ehun mediku inguru bilduko dira eta txostenak honako hauen eskutik aurkeztuko dira: Jaume Campistol Plana, Bartzelonako San Juan de Dios Ospitaleko haur neurologoa; Teodoro Durá Travé, Ignacio García de Gurtubay Galindo eta Mª Eugenia Yoldi Petri, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neuropediatria Unitatekoak, eta Juan Carbona García eta Rocío Sánchez-Carpintero Abad, Klinika Unibertsitariokoak


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa