(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzarmen ekonomikoa negoziatzeko batzordeak Estatuarekin egindako akordioa onetsi du asteartea, 2007.eko urriak 30

Estatuarekin hitzarmen ekonomikoa negoziatzeko Nafarroako batzordeko kideak Nafarroako Jauregian bildu dira gaur goizan, eta 2005-2009 aldirako hitzarmena eguneratzeko akordioa onetsi dute.


Bilkura

Bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Bileraren buru Ekonomia eta Ogasun departamentuko bigarren presidenteorde eta kontseilari Álvaro Miranda Simavilla izan da, eta berarekin batera honakoak izan dira: UPNko idazkari nagusi Alberto Catalán Higueras, alderdiaren izenean; Fermín Ciáurriz, Nabai-ren izenean; Roberto Jiménez, PSN-PSOEren izenean; Pablo Archel, IUren izenean, eta Juan Cruz Alli, CDNren izenean.


Iragan ostiralean, Nafarroako Gobernuko eta Estatuko Administrazioko (Ekonomia eta Ogasun departamentuko eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioko) ordezkariek hitzarmen horren inguruko akordioa egin zuten.


Ezaugarri nagusi gisa, aipatu behar da 2005-2009 aldirako Nafarroak Estatuko zama orokorretan duen %1,6ko partaidetza mantenduko dela. Halaber, BEZan eta sozietateen gaineko zergan egindako eragiketen bolumena zazpi milioi eurora igo da, subjektu pasiboek ordaindu beharreko zergen irizpidea zehazteko zifra gisa.


Halaber, Nafarroaren eta Estatuaren arteko informazio trukea indartu da, hitzarmenei eta nazioarteko nahiz Europako tratatuei dagokienez. Bestalde, erakunde taldeek BEZa ordaintzerakoan dituzten salbuespen puntuak barne hartu dira, eta gasolio profesionalaren itzultzeen inguruko gaiak arautu dira.


Ekarpena %1,6an mantendu da


Aurretik aipatu denez, Nafarroako errenta erlatiboaren arabera funtsean finkatutako egozte-indizeari dagokionez, Nafarroako partaidetza %1,6an mantendu da Estatuko karga orokorretan.


Horri jarraiki, Foru Komunitateak 553,5 milioi euroko ekarpena egingo du 2005. urtean, eta 606,2 milioikoa 2006an. Halaber 2007 eta 2008. urtetarako behin-behineko zenbatekoak ezarri dira: 657,6 milioi euro eta 704 milioi euro hurrenez hurren.


Akordioaren esparruan, 2003 eta 2004ko ekarpenak likidatu dira, oraindik egin gabe zeudenak, eta horien arabera, Nafarroak 2,4 milioi euroko aldeko saldoa du, eta Estatuak 38,8 milioi eurokoa.


BEZa eta Sozietateen gaineko zerga


Testu berrian sei milioi eurotik zazpi milioi eurora igo da eragiketen bolumena, zergadunek BEZan eta Sozietateen gaineko zergan ordaindu beharreko zerga irizpidea zehazte aldera.


Azken zerga honi dagokionez, lotura puntuak sartu dira BEZaren erregimen berezian, erakunde taldeei buruzkoan. Funtsean, talde bereko enpresek aldi bakoitzean likidatu beharreko kuotak integratzeko aukera izatea ezartzen du erregimen horrek. Hala, negatiboak positiboekin berdinduko dira, eta garbiaren zergak ordainduko dituzte.


Nafarroak erregimen berezi hori ezarri beharko du, eta hartarako, tributu harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu bat onetsiko du. Gainera, neutraltasuna mantendu da.


Matrikulazio eta hidrokarburoen zergak


Eguneratzeak Estatuak zenbait garraiobideen gaineko Zergarako ezarritako karga-tasak %10etik %15era igotzeko aukera jasotzen du.


Halaber, hidrokarburoen gaineko zergari dagokionez, garraiolariei gasolio profesionalarengatik, eta nekazari eta abeltzainei gasolioaren prezioaren igoerarengatik dagozkien itzultzeetarako eskumena, onuradunak egoitza fiskala duen Administrazioak izango duela erabaki da.


Informazio trukea indartu da


Testuak Nafarroaren eta Estatuaren artean informazio trukea indartzeko klausula berria barne hartzen du, hitzarmenak eta nazioarteko tratatuak betetzeari, eta Europako araudiari dagokionez, administrazio lankidetzaren eta elkarrekiko laguntzaren arloan.


Barne hartzen ditu normalean nazioarteko zergapetze bikoitzeko hitzarmen guztietan agertzen diren informazio trukeak, eta baita EBko arautegian jasotzen direnak ere, zuzeneko nahiz zeharkako zergetan. Xedea da informazio trukea indartzea, iruzurraren aurkako borroka areagotzeko, datuak nazioarteko mailan trukatu behar direlako.


Azkenik, Nafarroak Estatuaren aurrekontuko diru-horniduretan parte hartuko du, besteak beste, autonomia-sistema eta ezinduen laguntza finantzatzeko, Hezkuntzaren Lege Organikoa garatzeko, eta 2005ko irailaren 10ean egindako Presidenteen hitzaldiak osasun arloan eragindako jarduerak finantzatzeko. Hartarako, ekarpenaren ordainketan dagokion txikiagotzea egingo da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa