(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun kontseilariak Oinarrizko Osasun Laguntzaren antolaketa hobetzeko proiektu pilotua aurkeztu du asteartea, 2007.eko urriak 30

Helburuak honakoak dira: irisgarritasuna eta laguntzean arintasuna hobetzea, eriak bere burua zain dezan sustatzea, kalitate teknikoa etengabe hobetzea, eta osasun langileen lanbide-garapena bultzatzea.


Proiektuaren helburuak

Proiektu pilotuaren irudia. ( irudia handitu )

Osasun kontseilari María Kutz Peironcelyk Oinarrizko Osasun Laguntzaren antolaketa hobetzeko proiektu pilotua aurkeztu du gaur goizean. Proiektu horretan, norberaren osasun txartela duten 62.411 erabiltzaile artatzen dituzten Antsoain, Ermitagaña, Atarrabia, Tafalla eta Mendebaldeko Tuterako osasun zentroek parte hartu dute sei hilabetetan.


Proiektu horren helburuak hauek dira: irisgarritasuna eta eriei laguntzean arintasuna hobetzea, eriak bere burua zain dezan sustatzea eta gaixotasunaren prozesuan parte hartzea, laguntzaren kalitate teknikoa etengabe hobetzea, eta osasun langileen lanbide-garapena bultzatzea.


Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Oinarrizko Osasun Laguntzaren arloan egingo duen jarduera-planak hiru helburu ditu: langile kopurua gehitzea, laguntza ratioak hobetzea (profesionala / esleituta dituen osasun txarteleko erabiltzaile kopurua), eta, azkenik, Kutz kontseilariak gaur aurkeztu duen plan pilotuaren laguntza eredu berria abian jartzea.


Langile kopurua gehitzeari dagokionez, 2006 eta 2007 urteen artean beste 74 profesional hasi dira lanean Oinarrizko Osasun Laguntzaren sarean. 2006. urtean, beste 32 langile hasi ziren lanean. Horietatik, 10, familia-medikuak izan ziren; 3, pediatrak; 7, erizainak; eta 12, administrariak. 2007. urtean, beste 42 langile hasi ziren lanean: 13 familia-mediku, 6 pediatra, 14 erizain eta 9 administrari.


Laguntzaren hobekuntzan, langileko eri kopurua aintzat hartzen badugu, ondorengo ratioak eman dira: mediku bakoitzeko 1.600 pertsona dira osasun txartelaren titular; 1.000, pediatra bakoitzeko; 1.600, erizain bakoitzeko eta 2.500, administrari bakoitzeko.


Plan pilotuaren garapena


Plan pilotu hau garatzeko, ondorengo irizpideei jarraitu dieten lan taldeak eratu dira:


  • Ahal bezain beste etekin ateratzea osasun estamentu bakoitzaren gaitasun profesionalei.


  • Erien autonomia eta ardura sustatzea, beren burua zaintzean, taldeko hezkuntzan, eta zuzeneko kontsultetan (telefonoz nahiz posta elektronikoaren bidez).


  • Administrariei gaitasun berriak eta informatizatutako tresnak ematea, erien eskaerei arintasun handiagoarekin erantzun ahal izateko.


  • Erizaintzako kontsultak sustatzea hasierako sintomen balorazioan, prebentzio jardueretan, patologia kronikoen etab estelakoen kontrolean.


  • Erabakitasun handiagoa oinarrizko osasun laguntzen kontsultetan, izapideetan burokrazia arinduz, proba osagarrietarako sarbidea sustatuz, eta kontsulta denboraren banaketa egokia eginez, gehiago behar duen pertsona artatzeko.

    1. Dokumentazioa:
      Berri osoa.doc

      Nafarroako Gobernua

      Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa