(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilariak 2007-2008ko Irakasleen Prestakuntzarako Plana aurkeztu du asteazkena, 2007.eko urriak 31

Carlos Pérez-Nievasek proposatu du ikastaroak zentroetan bertan ere ematea, eta on line ematen diren ikastaro erdi-presentzialak gehitzea


Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievasek 2007-2008ko Irakasleen Prestakuntzaren Planaren aurkezpen ekitaldian azaldutakoaren arabera, programak lau ildo nagusi ditu: zuzendaritza-taldeak prestatzea; Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroen "Hobekuntza Planei" laguntzea; balioen heziketa eta bakerako kultura sustatzen duten zeharkako gaiak; eta familientzako baterako ekintzen prestakuntza-ibilbideak.


Hala, 2007-2008 ikasturterako lehen arloan aurreikusitako jarduerak, zuzendaritza proiektuak egin horien jarraipena egitea sustatzeko dira. Halaber, Zuzendarien Hasierako Prestakuntzarako Programa on line formatuan emango da; giza baliabideen koordinazio hoberako eskumenak hobetzea azpimarratuko da; eta zentroen ebaluazioa eta berrikuntza sustatuko da.


Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroetarako Hobekuntza Planei dagokienez, programak gaitasun nagusietan garatzen du prestakuntza, eta Europako erreferentzia-esparruaren arabera, honako arlo hauek sartzen ditu: atzerriko hizkuntzan komunikatzea, gaitasun digitala edo IKTen eta kultura-adierazpeneko esparrua edo esparru artistikoa. Beraz, batetik, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, eta, bestetik, irakasleen gaitasunak hobetzeko prestakuntza-planak egin dira. 2007-2008 ikasturte honetan, honakoak sustatuko dira: aniztasunaren arreta, curriculumaren doikuntzak, eta ikasteko zailtasunen prebentzioa.


Hirugarren jarduera-esparruak balioen heziketan eta bakerako kulturan prestatzen ditu irakasleak. Gai horien inguruan eskaintza integratu bat garatzen ari da, zentroetako elkarbizitzaren kudeaketaren, gatazken ebazpenaren eta diziplina positiboaren inguruan. Dagoeneko Bigarren Hezkuntzako hamabi zentro ari dira lanean, eta hemendik gutxira Haur eta Lehen Hezkuntzako beste hamabi zentro hasiko dira. Irakasleek honako alderdi hauen inguruko prestakuntza jasotzen dute: emozionalak, bide-hezkuntza, berdintasuna eta garapena, eta ohitura osasungarrien sustapena. Programa berriak, balioen, elkarbizitzaren eta gatazken esparruei ekin die berriz. Hartarako, prestakuntza estaldura handitu du, eta irakasleei lan tresna berriak eman die.


Gainera, ibilbideak hasiko dira hezkuntzako profesionalei eta familiei zuzendutako baterako prestakuntzako ekintzekin, eta zentroen arteko prestakuntza sare bat egituratuko da, familiek antzemandako beharrak eta gai komunak nahiz lehentasuna dutenak oinarritzat harturik.


Hezkuntza kontseilariak azpimarratu zuen irakasleak prestatzeko ikastaroak zentroetan bertan eman behar direla, eta on line formatu erdi-presentzialarekin ematen direnak sustatu behar direla.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa