(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abiadura Handiko korridorea eraikitzeko hitzarmeneko oinarriak ezarri dituzte Nafarroak eta Estatuak osteguna, 2007.eko azaroak 8

Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea eraikitzeko eta finantzatzeko hitzarmena 2007a amaitu baino lehen sinatzeko oinarriak ezarri dituzte Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak.


Akordioa atzo erdietsi zen, Álvaro Miranda Simavilla Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, Víctor Morlán Gracia Sustapen Ministerioko Azpiegitura eta Plangintza Departamentuko estatu idazkariarekin Ministerioko egoitzan egindako bileran. Honako hauek ere parte hartu zuten bileran: Foru Komunitateko ordezkari gisa, José Luis Echávarri Arraiza Herri Lan Departamentuko zuzendari nagusiak; eta Ministerioko ordezkari gisa, Josefina Cruz Villalón Azpiegitura arloko idazkari nagusiak eta Luis de Santiago Pérez Trenbideen zuzendari nagusiak.


Bileran honako oinarri hauek ezarri ziren:


- Sustapen Ministerioa berehala hasiko da Zaragoza-Castejón tartea eraikitzeko proiektua idazten, jarraian eraikuntza lanak hasi ahal izateko. Aipaturiko tarteari dagokionez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa eginda dago. Tuteran egin daitekeen saihesbideari dagokion tartea ez da kontuan hartuko; izan ere, tarte horretan informazio azterlana egingo da, aukerak eta aukeren bideragarritasuna aztertzeko. Aipaturiko azterlana Sustapen Ministerioak kontratatuko du, berehala. Sustapen Ministerioak eraiki eta finantzatuko du tarte hori (nola plataforma, hala trenbidearen gainegitura).


- Nafarroako Gobernuak, berriz, Castejón-Iruñeko Eskualdea tarteko proiektua idatziko du, plataforma eraikiko du eta lanak zuzenduko ditu. Tarte horretako gainegitura Sustapen Ministerioak proiektatu eta eraikiko badu ere, Nafarroako Gobernuak kontratatu eta finantzatuko du. Nafarroako Gobernuaren finantzaketa gastuak Foru Komunitateak dagokion zerga erregimenaren arabera Estatuko Kontu Orokorretara egin beharreko ekarpenetatik kenduko dira.


- Foru Komunitatean egin beharreko desjabetzeak Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatu eta egin beharko ditu, eta horretarako, Nafarroako Gobernuaren laguntza teknikoa eta administratiboa izango du.


- Finantzaketa Hitzarmena osatzeko beste Hitzarmen bat sinatuko da, eta Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari emango dio berak proiektatu, eraiki edo zuzendu beharreko tarteak kudeatzeko ardura (Finantzaketa Hitzarmenean xedatutakoaren arabera).


- Iruñearen eta Euskal Y-arekiko elkargunearen arteko tarteari dagokionez, informazio azterlana idatziko da behin betiko ibilbidea hautatu, eraiki eta finantzatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa