(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako 21 ikastetxetako haurrek merkataritza kooperatibak eratu dituzte ikasgelan ostirala, 2007.eko azaroak 9

EJE (Europar Enpresa Gaztea) ekimenaren bidez, balioen garapena eta ekintzailetzarako gaitasuna sustatu nahi dira, ikasleen artean


Europar Enpresa Gaztea

Ikastetxe batean antolatutako merkatua. ( irudia handitu )

Nafarroako 21 ikastetxetako DBHko laugarren mailako 250 bat ikaslek parte hartuko dute, 2007-20008 ikasturtean, EJE (Europar Enpresa Gaztea) ekimenean. Nafarroako Gobernuak sustatutako egitasmoa da, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europar Zentroaren bidez gauzatzen dena, eta ikasgelan ekintzailetzaren kultura txertatzea eta finkatzea du helburu.


EJE egitasmoan, Bigarren Hezkuntzako azken mailako ikasleek kooperatiba bat antolatzen dute ikasgelan, eta beren produktuen merkataritza trukea bideratzen hasten dira, Espainiako edo Europako beste lurralde batzuetako ikasgela elkartuekin, teknologia berrien bitartez (bideo konferentzia, posta elektronikoa).


Esperientzia ikasturte osoan zehar gauzatzen dute, eta, bitarte horretan, ikasleek egiazko edozein enpresak bete behar izaten dituen urrats berberak betetzen dituzte (produktuen katalogoa osatu, logoa diseinatu, eskariak negoziatu, etab.). Ikasturte amaieran, gainera, kooperatibak zuzenean merkaturatzen ditu inportatutako produktuak, ikastetxean bertan, azoketan edo katalogo bidez; urrats hori emateko garaian, jakina, oso kontuan hartu behar dituzte hainbat alderdi, adibidez, diseinua, salmenta gunea, etiketatzea eta bezeroarekiko harremana, besteak beste.


Lan metodologia praktiko horri esker, ikasleek enpresa mundua ezagutzen hasteko aukera dute, eta ekintzailetzari loturiko hainbat ahalmenetan trebatzen dira; esaterako, erabakiak hartzen, taldean lan egiten eta helburuak planifikatzen (norberaren nahiz besteren kontura lan egiteko garaian ezinbestean kontuan hartu beharreko ahalmenak, guztiak).


Aurten, lehen aldiz, EJE ekimena Irakasleei Laguntzeko Zentroen (CAP) formazio planean txertatuta egongo da. Zentro horiek eskolak ematen diharduten irakasleei begira aritzen direnez, pauso honi esker hobetu egingo da hezitzaileen eta EJE antolatzen duen CEIN zentroko langile teknikoen arteko elkarreragina. Urrian, esaterako, Zentroen Arteko Lehenengo Mintegia egin zuten; mintegi horretan, material didaktiko berriak aurkeztu zituzten, ikastetxe bakoitzean EJE egitasmoko jarduerak zuzentzeko ardura duten irakasleei laguntzeko.


Aurtengo ekitaldian, honako ikastetxe hauek parte hartuko dute: Lizarra Ikastola, Mater Dei-Puy-Anderaz ikastetxea (Lizarra), Sagrado Corazon ikastetxea (Altsasu), Lekaroz-Elizondo BHI (Lekaroz), Elizondo BHI (Elizondo), Ursulinas, Hijas de Jesus, Santa Catalina, La Compasion eta Vedruna ikastetxeak, Biurdana BHI, IES Navarro Villoslada, Ikastola Jaso, Iturrama BHI eta IES Irubide (Iruñea), Amazabal BHI (Leitza), Zangozako Ikastola (Zangoza), IES M. de Villena (Martzilla), Askatasuna BHI (Burlata), IES La Paz (Cintruénigo), Larraintzar DBHI (Larraintzar).


Ekintzailetzari ekin


 Horrelaxe du izena CEIN zentroak orain hamar urte irakaskuntza arautuko maila guztietan ekintzailetzaren kultura txertatzeko xedez sorturiko hezkuntza programak, EJE ekimena bere baitan hartzen duenak.


Programa horren barruan antolatzen diren jardueren bidez, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Maila Ertaineko eta Goi Mailako Formazio Zikloetako (garai bateko LH) ikasleek ekintzailetzarekin loturiko gaitasunak eta ahalmenak lantzea da helburua, eta baita enpresak sortzeko egin beharreko lanak ezagutzen hastea ere.


Nafarroako Gobernuak finantzatzen du programa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eta Nafarroako Kutxaren bezeroek "Zeuk aukeratu, Zeuk erabaki" egitasmoaren bidez egiten dituzten ekarpenen bidez.


EJE ekimenean parte hartzeko interesa duten ikastetxeek wwww.aprenderaemprender.net webgunean sartuz edo 848 426 023 telefono zenbakira deituz eskura dezakete informazio gehiago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa