(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura eta Turismo departamentuak Arte Eszenikoak Sustatzeko Plana aurkeztu die udaletako ordezkariei ostirala, 2007.eko azaroak 16

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eta Jesús María Bengoecheak Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak bilera egin dute gaur goizean, gune eszenikoak dituzten edo izango dituzten hogei udalerrietako ordezkariekin. Bileran, Arte Eszenikoak Bultzatzeko Plana azaldu dute eta parte hartzeko interesa dutenekin harremanak hasi dituzte.


Nafarroako Gobernuak horrelako azpiegiturak egiteko 55 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu Nafarroan, Iruñea aintzat hartu gabe. Egiten ari direnak kontuan hartuz, Foru Komunitateak dagoeneko 36 gune eszeniko ditu. Gainerako autonomia erkidegoekin alderatuta, Nafarroa atzean egon da duela gutxi arte horrelako azpiegiturei dagokienez; gau egun, ordea, Espainiako lehenengoen artean dago.


Gune eszenikoen sareak Nafarroako 430.000 herritar hartuko ditu zuzen-zuzenean, eta komunitate osoa eragin eremu txiki batean. Planak arte eszenikoak sustatu nahi ditu Antzoki Sare baten bidez; hartara, gutxieneko baldintzak betetzen dituztenek programazio egonkorra izango dute eskura. Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, diru laguntzak emango ditu, eta horretarako diru kopuru bat sartu du dagoeneko 2008ko aurrekontuan. Horrez gainera, bestelako lankidetza eskainiko du. Laguntza horiek aurretik zegoen "Arte eta Kultura" izeneko partidan sartu dira.


Lehen bilera honetan, egitasmoaren berri eman zaie udal ordezkariei eta gune eszenikoen gaur egungo egoera aztertu dute denon artean, diagnostiko zorrotzago bat egiteari begira. Era berean, interesa agertu dutenei Foru Komunitateko Arte Eszenikoei buruzko lan jardunaldi batean parte hartzeko deia egin zaie. Jardunaldia 2008ko martxoaren 12an egingo da Baluarten. Horrez gainera, Nafarroako Antzerki Sarearen sorreraz eta antzokiei 2008ko irailetik 2009ko ekainera programazioa egiteko emango zaizkien laguntzaz hitz egin dute.


Plana martxan jartzearekin batera, programazioaren kalitatea hobetu nahi da. Horrez gain, programazio horren zati bat antzokien esku geratuko da. Beste zati bat Kultura eta Turismoko Departamentuak hartuko du bere gain. Halaber, departamentuaren ardurapean egongo dira Iruñeko Gayarre Antzoki Fundazioaren koprodukzioa, diru laguntzak jasotzen dituzten taldeen ikuskizunak eta bideoen nahiz dokumentalen emanaldiak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa