Castellano | Euskara | Français | English
Toki Araubideko Foru Batzordeak legegintzaldi honetako estreinako bilkura egin du gaur goizean, Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday buru zela. Bertan izan dira Foru Komunitateko Administrazioak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako ordezkari berriak.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez antolatutako "Artista Gazteen 2007ko Topaketen" amaierako gala datorren astelehenean eginen da, azaroaren 26an, Baluarten. Gala 20.30ean hasiko da, eta Ariel Rot abeslariak parte hartuko du, bere azken diskoa zuzenean aurkezten.
José Carlos Esparza Saéz Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilaria Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroan egon da gaur eguerdian. Datorren abenduaren 21ean, 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin egin diren instalazioetako batzuk martxan jarriko dira. Zentroa bisitatu aurretik, goizeko 10:00etan, kontseilariak Roncalia enpresa publikoaren administrazio kontseiluaren bileran parte hartu du.
Datorren igandean, azaroaren 25ean, Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren ildotik, Nafarroako Gobernuak elkarretaratze isilerako deia egin du datorren ostiralerako, azaroaren 23rako. Genero indarkeria salatu nahi duen oro gonbidatuta dago bertan parte hartzera. Elkarretaratzea 12:00etan eginen da, Iruñeko Vinculo Plazan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) egoitzaren parean.