(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta La Caixak ibilbide bat eta Bidasoa ibaiko zubi zaharberritua aurkeztu dituzte, Bertizko Jaurerria Natur Parkean asteazkena, 2007.eko azaroak 28


Nafarroako Gobernuak eta La Caixak ibilbide bat aurkeztu dute Bertizko Jaurerria Natur Parkean, naturaz bost zentzumenak erabiliz gozatzeko egokitutakoa. Aurkezpena prentsaurreko batean egin dute, eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria, Pedro Castillejos Nafarroako La Caixako Negozioen Saileko zuzendaria, Hernán Crespo La Caixako Gizarte Ekintzako Ingurumen eta Zientzia Saileko arduraduna, eta Matilde Gómez Casas ONCE erakundeko Nafarroako Lurralde Ordezkaria ere bertan izan dira.



Aipaturiko ibilbidea eta Bertizko Jaurerria Natur Parkeko sarreran dagoen Bidasoa ibaiko zubia zaharberritzeko lanak Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta La Caixako Gizarte Ekintzak sinatutako hitzarmenaren babesean egin dituzte. Hitzarmen horrek hiru urteko iraunaldia du, eta aurrezki erakundeak 1,2 milioi euroko inbertsioa eginen du urtero. Hain zuzen ere, gaur aurkeztu dituzten bi esku-hartzeak hitzarmeneko lehen urte sariaren eskutik egin dituzte. La Caixako Gizarte Ekintzak eginen duen beste lan bat Bertizko Parkeko Interpretazio Zentroko edukiak berritzea izanen da; hain zuzen, 2008ko uztailean amaituko dituzte lanak, aurreikuspenen arabera.


Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa