(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gripearen eragina apur bat handitu da Nafarroan, 2007ko azkeneko astean

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 2

Gripea Zaintzeko Sareko medikuek 99 kasu diagnostikatu dituzte urriaren 22tik abenduaren 29ra bitarte, eta horietatik 2 lagunek baino ez zuten txertoa hartu



Gripea Zaintzeko Zentinela Medikuen Sareak jakinarazi duenez, abenduaren 23tik 29ra bitarte, beste 44 gripe kasu antzeman dituzte Nafarroan. Hartara, abenduko azkeneko asteko eragin tasa 195 kasu 100.000 biztanleko izan da, eta aurreko astekoa, berriz, 163 kasu 100.000 biztanleko.


Nafarroako Zentinela Sarea Osasun Publikoaren Institutuaren tresna da, epidemiei antzemateko balio duena. Bertan, medikuko talde bat jarduten da diagnostikoak egiten (20-25 mediku, astearen arabera), eta hogei mila biztanletik gora artatzen dituzte (abenduko azkeneko astean, 22.502 biztanle). Sareko medikuek diagnostikatutako kasuak estrapolatu egiten dituzte (erabateko biztanle kopurua kontuan hartuta), eta hartara, eragin tasa kalkulatzen dute. Gaur egungo tasa 195 kasu 100.000 biztanleko da, eta beraz, Nafarroa osoan bi mila bat gripe kasu daudela kalkulatu daiteke.


Zaintza programa urriko azkeneko astean abiatu zuten, eta harrezkero, 99 kasu diagnostikatu dituzte Sareko medikuek. Horietatik 2 lagunek baino ez zuten gripearen aurkako txertoa hartu, aldez aurretik. Txertoa bide eraginkorra da gripeari aurrea hartzeko, eta horixe bera ematen dute aditzera Zentinela Sareko datuek.


Adinaren arabera, gripe kasu gehienak 5 eta 14 urte arteko lagunengan gertatu dira (40 kasu). Jarraian, berriz, honako adin tarte hauek daude: 25-44 urte (23 kasu); 0-4 urte (15 kasu); 15-24 urte (11 kasu); eta amaitzeko, 45-64 urte (10 kasu). 64 urtetik gorakoei dagokienez, ez dute gripe kasurik antzeman (izan ere, txertatze programa orokorra egin dute adin horretako lagunekin).


Diagnostikatu dituzten kasuetatik erdietan, A motako birusa antzeman dute. B motako birusa ere aurkitu dute, eta baita arnas birus sintzitiala ere, gripearen sintoma berak dituena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa