(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko Departamentuak toki erakundeentzako laguntzen deialdia egin du, zerbitzu publikoetan kalitatea eta berrikuntza sustatzeko eta garatzeko jarduerak egiteko osteguna, 2008.eko urtarrilak 3

Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako toki erakundeentzako laguntzen deialdia egin du, 2008an tokiko zerbitzu publikoetan kalitatea eta berrikuntza sustatzeko eta garatzeko jarduerak egiteko. Xede horretarako, 663.235 euroko gastua onartu du.


Toki Administrazioko Departamentua 2001az geroztik ari da deialdi hori egiten, eta honako hauek ditu helburu, toki erakundeei begira: herritarrak artatzeko sistema berriak abian jartzeko tokiko ekimenei sostengua ematea, informazioaren gizartera egokitu daitezen sustatzea eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea.


Lortutako esperientziaren eta emaitzen ondorio gisa, 2008rako laguntzen deialdia egin dute. Ikuspegi orokorra aintzat hartzen duten ekintzei sostengua ematea komeni dela nabarmendu nahi izan dute aurtengo deialdian, eta horretarako, hiru arlotako ekintzak modu bateratuan barne hartzeko egituratu dute deialdia. Honako arlo hauetako ekintzak dira, hain justu: teknologia (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak barneratzeko ekintzak, hain zuzen), berrikuntza, eta zerbitzu publikoen kalitatea eta antolakuntza.


Berrikuntzaren arloan, herritarren eta toki administrazioaren arteko kudeaketa telematikorako bide anitzeko Infolocal plataformari atxikitako proiektuen sustapena dago. Finantzatutako proiektuetako batzuk honako hauek dira: Infolocal datu-basea erakundera bertara hedatzea, herritarrentzako informazio guneak sortzea, udal egiaztatze sistema garatzea (txip txartelarekin); kudeaketak eta izapideak Internet bidez egiteko sistemak diseinatzea, edo tokiko erakundeetan telefonogune digitalak ezartzea.


Kalitatearen eta antolakuntzaren arloari dagokionez, berriz, honako ekimen hauek bildu dituzte: korporazioen estrategia, antolakuntza planak, kudeaketa ereduak, administrazioa argitzea, herritarrak artatzeko sistemen ezarpena, eta kalitatea eta bikaintasuna.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa