(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak harrera egin die Eguberrietan nafar familiek artatu dituzten Ukrainako haurrei osteguna, 2008.eko urtarrilak 3

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak harrera egin die gaur eguerdian, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, abenduaren 20tik urtarrilaren 24ra bitarte Ukrainako berrogei haur artatu dituzten nafar familiei. Arco Iris Solidario (Ortzadar Solidarioa) Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu duen trukea da, hain justu.


Ukrainako umeei egindako harrera

Ukrainako umeak kontseilariarekin. ( irudia handitu )

Arco Iris Solidario GKEaren helburuetako bat udan eta Eguberrietan Ukrainako umezurztegietan bizi diren haurrak artatzea da; hots, Txernobilgo hondamendi nuklearraren kalteak jasan zituzten haurrak artatzea. Era berean, premia biziko materialak bidaltzen ditu, aldian behin, eta laguntza ekonomikoa ematen du (lekuan bertan), ekipamenduen arloko arazoak konpontzeko. Umezurztegietako berrikuntzak ere egiten ditu. Erakundea nafar talde batek sortu zuen, 1996an, hainbat herri eta kulturatako pertsonen arteko bizikidetza erraztea helburu hartuta, eta bereziki, hondamendi ekologikoen ondorioak pairatzen dituzten haurrei eta baldintza eskasetan bizi direnei laguntzearren.


Txernobilgo hondamendi nuklearrak Ukrainan eragin zuen egoerari aurre egiteko, deialdia egin zuten mundu osoan; eta ondorioz, GKEa ukrainar haurrei laguntzen hasi zen; hartara, 170 haur baino gehiago artatu dituzte nafar familiek urteotan. Foru Komunitatean artatzen dituzten haurrak 6 eta 16 urte artekoak izaten dira, eta Ukrainako umezurztegietan bizi dira. GKEak adierazi duenez, Nafarroan hiru hilabetez egon ondoren, haur horien bizi-itxaropena bi bat urte luzatzen da; izan ere, euren herrialdean ez dituzten elikagaiak jaten dituzte (elikadura osoa jasotzen dute), eta familia batean integratzen dira.

Dokumentazioa:
Vídeo de la recepción
Audio de la recepción

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa