(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

515 langabe gehiagorekin amaitu da 2007a, Nafarroan osteguna, 2008.eko urtarrilak 3

Roigek nabarmendu duenez, Nafarroak hobeto jasan du Estatuko ziurgabetasun ekonomikoa, eta langabeziak behera egin du gazteen artean eta industriaren sektorean


José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak 2007ko enpleguari buruzko datuak aurkeztu ditu, gaur. Bilakaera orokorra negatiboa izan da, eta 515 langabe gehiagorekin amaitu da 2007a, Nafarroan. Kontseilariak nabarmendu duenez, lan merkatuak portaera aldakorra izan du urtean zehar; hartara, langabeziak behera egin du urtarriletik irailera, eta gora, berriz, urteko azkeneko hiruhilekoan.


Nafarroan bezalaxe, langabeziak gora egin du Espainian eta autonomia erkidego gehienetan ere. Nafarroan %2,4 egin du gora langabeziak, baina Estatuan hazkundea handiagoa izan da (%5,2koa, batez beste). Nolanahi ere, Estatuko ziurgabetasun ekonomikoa Nafarroak hobeto jasan duela nabarmendu du Roig kontseilariak.


2007ko abenduaren 31ko datuen arabera, Nafarroan 21.575 lagun daude lanik gabe (8.810 gizon eta 12.765 emakume). 2007an, langabeziak joera jakin bat izan du sexuaren, adinaren eta sektorearen arabera. Ildo horretan, eta Roig kontseilariak nabarmendu duenez, langabeen kopuruak behera egin du, 25 urtetik beherako emakumeak eta lan merkatura lehenengo aldiz sartu direnak aintzat hartuz gero. Ekoizpen sektoreen arabera, berriz, industriaren sektoreak izan ditu daturik onenak, eta bertan, langabeziak %7 egin du behera.


2007an lana galdu duten nafarrei dagokienez, profila honako hau da: gizonezkoa, etorkina gehienetan, eraikuntzaren sektoreari lotutakoa, eta prestakuntza maila txikikoa. Ildo horretan, langileen prestakuntzaren garrantzia azpimarratu du José María Roigek; izan ere, zenbat eta prestakuntza maila hobea izan, langabeziaren eragina txikiagoa da.


Gizarte Segurantzako izen emateei dagokienez, 2007an 10.151 enplegu berri sortu direla adierazi du Roig kontseilariak; hartara, enpleguen kopurua %3,7 handitu da (Estatuan, berriz, %2,42). Erregimen orokorreko izen emateei dagokienez, %4,42 egin dute gora, eta autonomoen kasuan, %2,57.


2007an, 7.879 lan kontratu gehiago egin dituzte. Kontratu mugagabeei dagokienez, 2006an baino ugariagoak izan dira (%1,53 gehiago, hain zuzen). Hartara, 2007ko kontratuen %11 mugagabeak izan dira.

Dokumentazioa:
Prentsaurreko hau ikusi
Escuchar esta rueda de prensa
Balance evolución paro 2007 (datos SNE)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa