(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Odol emaileek 30.748 odol-emate egin zituzten 2007an, aurreko urtean baino %1 gehiago osteguna, 2008.eko urtarrilak 3

Odol Isuraldatzeen Zentroak odol-emateak egiteko ordutegia zabaldu du, eta Iruñetik kanpo bizi direnek odola eman ahal izateko irtenaldiak sustatu ditu


Nafarroako Odol Isuraldatzeen Zentroan 30.748 odol-emate egin dituzte 2007an; hots, aurreko urtean baino %1 gehiago (2006an, 30.440 egin zituzten). Gainera, Nafarroako odol-emateen tasa beste autonomia erkidego batzuetakoa baino handiagoa da, eta 2007an jazo den gorakada arina Isuraldatzeen Zentroan odol-emateak egiteko ordutegia zabaldu izanari zor zaio; baita unitate mugikorra Iruña ez beste udalerri batzuetara joatea sustatu izanari ere.


Zentroan egiten diren odol-emateak hiru taldetan sailka daitezke: arruntak, aferesi bidezkoak, eta norberarentzako odol-emateak. 2007an, 26.475 odol-emate arrunt egin dituzte, aurreko urtean baino %1,3 gehiago (2006an, 26.132 egin zituzten).


Aferesi bidezko odol-emateei dagokienez, odolaren osagai batzuk baino ez dituzte ateratzen: plaketak (odolaren koagulazio prozesuan parte hartzen duten zelulak) eta plasma (odolaren zati likidoa). Osagai horiek berariazko erabilera kliniko eta kirurgikoa dute. Kasu horretan, prozesua odol-emate arruntetan baino luzexeagoa izaten da, baina sarriago egin daiteke. 2007an, aferesi bidezko 3.254 odol-emate egin dituzte, aurreko urtean baino %1,48 gutxiago (2006an, 3.303 egin zituzten).


Amaitzeko, norberarentzako odol-emateei dagokienez (programatutako kirurgietan gaixoak berak erabiltzeko egindako odol-emateak), 2007an, 1.119 egin dituzte, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago (2006an, 1.105 egin zituzten).


2007an, odol-emateen kopuruak gora egin du Nafarroan, apur bat bada ere, eta hori Nafarroako Odol Isuraldatzeen Zentroan odol-emateak egiteko ordutegia zabaldu izanari zor zaio. Hain zuzen ere, Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak (ADONA) hala eskatu zuelako zabaldu dute ordutegia, eta gaur egun goizez zein arratsaldez egin daitezke asteko lehenengo lau egunetan. Era berean, Iruñetik kanpo bizi diren lagunek odola eman ahal izateko irtenaldiak sustatu izanari zor zaio (horretarako, odol-emateak egiteko guneen eskaintza zabaldu dute).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa