(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen epidemiak dezenteko maila iritsi du, eta txertorik hartu ez duten heldu eta gazteengan du eragina, batik bat asteartea, 2008.eko urtarrilak 8

Gripea Zaintzeko Zentinela Sareak antzemandako kasuen kopuruak gora egin du, apur bat, joan den astearekin alderatuz gero


Nafarroan Gripea Zaintzeko Zentinela Medikuen Sareak adierazi duenez, gripearen eragin tasa 228 kasu 100.000 biztanleko izan da 2007ko abenduaren 30etik 2008ko urtarrilaren 5era bitarte. Tasa hori maila dezenteko epidemiatzat jotzen dute. Aurreko asteko eragin tasa, berriz, 192 kasu 100.000 biztanleko izan zen. Aurreikus daitekeenez, epidemiaren eraginak gora eginen du datozen asteetan.


Nafarroako Zentinela Sarea Osasun Publikoaren Institutuaren tresna da, epidemiei antzemateko balio duena. Bertan, mediku talde bat jarduten da diagnostikoak egiten (20-25 mediku, astearen arabera), eta hogei mila biztanletik gora artatzen dituzte (urtarrileko lehenengo astean, 21.883 biztanle). Sareak 50 gripe kasu diagnostikatu ditu aipaturiko biztanleen artean (aurreko astean, berriz, 45 kasu diagnostikatu zituen). Kasu horiek estrapolatu egiten dituzte (erabateko biztanle kopurua kontuan hartuta), eta hartara, eragin tasa kalkulatzen dute.


Zaintza programa urriko azkeneko astean abiatu zuten, eta harrezkero, 150 kasu diagnostikatu dituzte Sareko medikuek. Horietatik 2 lagunek baino ez zuten gripearen aurkako txertoa hartu, aldez aurretik. Txertoa bide eraginkorra da gripeari aurrea hartzeko, eta horixe bera ematen dute aditzera Zentinela Sareko datuek.


Adinaren arabera, gripe kasu gehienak 25 eta 44 urte arteko lagunengan gertatu dira (46 kasu). Jarraian, berriz, honako adin tarte hauek daude: 5-14 urte (42 kasu); 45-64 urte (24 kasu); 0-4 urte (20 kasu); eta amaitzeko, 15-24 urte (18 kasu). 64 urtetik gorakoei dagokienez, ez dute gripe kasurik antzeman (izan ere, txertatze programa orokorra egin dute adin horretako lagunekin).


Gehienetan antzeman duten gripearen birusa A (H1) motakoa da. Era berean, arnas birus sintzitiala ere antzeman dute, gripearen sintoma berak dituena.


Espainia osoan, hedapen eredu orokorrari jarraituz zabaltzen da gripea. Europan, aldiz, ez (gripeak eragin txikia izaten du zaintza sarea duten Europako herrialdeetan).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa