(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astean Izotz gaineko Irristaketako II. Eskola Kanpaina hasiko da, eta Nafarroako hemezortzi ikastetxetako 641 ikaslek parte hartuko dute asteazkena, 2008.eko urtarrilak 9

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 16an, Izotz gaineko Irristaketako II. Eskola Kanpaina hasiko da. Uharteko Udalak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin eta Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, eta Nafarroako hemezortzi ikastetxetako 641 ikaslek parte hartuko dute.


Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek hartu ahal izanen dute parte kanpainan, eta baita eskolatze adinean dauden ezindu fisiko, psikiko eta sentsorialek ere. Uharteko ARTIC-Izotz Jauregian eginen dute kanpaina, "Itaroa" Merkataritza Gunearen parean, apirilaren 25era arte.


Hemezortzi ikastetxek hartuko dute parte aurtengo kanpainan, hamahiru taldetan banatuta. Izotz gaineko irristaketa bi egunez egin ahal izanen dute neska-mutikoek, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Irristaketako oinarrizko teknikak ikasiko dituzte, eta horretarako trebetasun ibilbideak eta izotz gaineko jolasak eta jarduerak izanen dituzte. Langile gaituak eta esperientziadunak jardunen dira irakasten.


Aurtengoa bigarren kanpaina da, eta orotara 48 euroko kostua izanen du parte-hartzaileko (garraioa ez dago barne). Nafarroako Gobernuak oso-osorik ordainduko ditu garraioarekin eta antolakuntzarekin lotutako gastuak, eta ondorioz, prezioa 24 euro izanen da eguneko eta parte-hartzaileko, eskola teoriko-praktikoak eta berariazkoa materialaren mailegua barne (irristailuak, kaskoa, belaun-babesak eta ukondo-babesak). Gainera, parte-hartzaile bakoitzak eskularruak jasoko ditu opari, irristaketan derrigorrezkoa den materiala baita.


Nabarmentzekoa da bigarren kanpainan lehenengoan baino askoz neska-mutiko gehiagok eman dutela izena aurrez. Hain zuzen ere, 12 ikastetxetako 315 haurrek hartu zuten parte 2007ko irristaketa kanpainan, eta aurten, berriz, parte-hartzaileak bikoiztu eginen dira, aldez aurretik egin dituzten izen-emateen arabera.

Dokumentazioa:
Kanpainan parte hartu duten ikastetxeak.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa