(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Musika Martxan" programaren baitan, Haurrentzako "Brundibar" opera antzeztuko dute Baluarten, urtarrilaren 10ean, 11n eta 12an asteazkena, 2008.eko urtarrilak 9

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak haurrentzako "Brundibar" opera aurkeztu du. Baluarte Auditorioan antzeztuko dute, "Musika Martxan" programaren baitan, urtarrilaren 10ean eta 11n, 10:00etan eta 11:30ean. Familientzako Kontzertuen baitan, berriz, urtarrilaren 11n, 19:30ean, eta urtarrilaren 12an, 12:00etan, antzeztuko dute.


Brundibar

Kontseilaria eta Elia Weissberger operan parte hartzen duten haurrekin. ( irudia handitu )

Aurkezpenean, Corpas kontseilariarekin batera, Ela Weissberger izan da, opera lehen aldiz antzeztu zuten kontzentrazio esparruan bizirik iraun zuen bakarra, eta bertan katuaren rola jokatu zuena. Honako hauek ere hartu parte dute aurkezpenean: Fernando Palacios programaren aholkulariak, Ernest Martínez musika zuzendariak eta Eduardo Bazo eszenako zuzendariak.


Lehen hezkuntzako 6.000 haurrek parte hartuko dute ikuskizunean (8-12 urteko haurrek), eta ekoizleak honako hauek dira: Madrilgo "Teatro Real", "Ópera de Oviedo" Fundazioa, OLBE (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) eta Nafarroako Gobernua (Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez).


"Brundibar" operaren aurrekontua 120.000 eurokoa da. Operak bederatziehun lagunetik gora igoaraziko ditu Baluarteko antzeztokira, eta horietatik zortziehun Iruñeko ikastetxeetako haurrak izanen dira. 400 ikasleko bi taldetan jardunen dira (talde bat emanaldi bakoitzean), eta amaierako kanta abestuko dute. Honako ikastetxe hauetako haurrak dira, hain justu: Ursulinas, Santa María la Real, San Cernin, San Fermin Ikastola, Jaso Ikastola, Iturrama eta Santo Tomás. Haur horiekin batera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiaren Eskolaniak hartuko dute parte operan (musika alderdiaren ardura izanen dute). Joaldia, berriz, Madrilgo Ganbera Operaren esku geratuko da.


"Brundibar" haurrentzako opera da, eta askatasuna, erantzukizuna eta elkartasuna ditu hizpide. Nazien Holokaustoak karga handia izanagatik, nolabaiteko egunerokotasun ukitua ere badu; izan ere, gaur egungo zenbait gertakariri begira dagoen sorgortasunarekin lotura hertsia dauka; hala nola ikastetxeetako bullyng kasuei begira edo indarkeria grabaketei begira dagoen sorgortasunarekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa