(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Haur Kantarien Jaialdiak 2008” lehiaketa otsailaren 16an hasiko da

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 9

Izena eman daiteke otsailaren 8ra arte







“Haur Kantarien Jaialdiak 2008” lehiaketaren XXI. edizioa otsailaren 16an hasiko da Erriberan, Benjamín de Tudela institutuan. Jaialdiak jarraipena izanen du toki hauetan: Elizondon, otsailaren 23an, Lur dantzatokian; Antsoaingo Antzokian, martxoaren 1ean; eta Lekunberriko kiroldegian, martxoaren 8an.



Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolaturik, jaialdi honetan parte hartuko dute Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 6 urtetik 16 urte bitarteko 400 haurrek eta gaztek. Taldean, binaka edo bakarka kantatuko dute. Lehen lau saioetan eskualde bakoitzeko ikastetxeetako ikasleak bilduko dira eta haietan hautatuko dira finalean parte hartuko dutenak. Finala, seguruenik, martxoaren 16an eginen da, 11:30ean, Gayarre antzokian.



Kantua haurrak motibatzeko eta hezteko tresna da irakasleendako. Jaialdi honek aukera ezin hobea ematen du Nafarroa osoko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin harremanetan jartzeko, kantuaren prestakuntza zaintzeko eta musikaren irakaskuntzaren teoria eta praktika uztartzeko.



Jaialdia egiteko 12.000 euroko aurrekontua dago eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren, Nafarroako Kutxaren, Diario de Noticiasen eta goian aipatutako udalen babesa du. Jaialdian parte hartu nahi duten ikastetxeek harremanetan jarri beharko dute Euskal Kantuzaleen Elkartearekin (Joaquín Beunza kalea, 13 bis, 1 - 31004 Iruña; telefonoa: 948 144706; faxa: 948 382658; posta elektronikoa: nafarroagaraia@kantuzale.net).




Lehiaketako oinarrien laburpena



Lehiaketan parte har dezakete nahitaezko eskolaldian dauden ikasle guztiek. Nahitaez euskaraz kantatu beharko dute, bakarka, binaka edo taldean (3-15 kide). Ikastetxe bakoitzak gehienez ere bi talde aurkez ditzake eta beste bi saio egin, bakarka edota binaka. Ikastetxe batek lau saio egiten ahalko ditu, gehienez.



Euskal musika mota oro kantatzerik izanen da, berri samarra edo tradiziozkoa, betiere modu herrikoian kantatzen bada. Lehiatzaile bakoitzak lau minutu inguruko bi kantu aurkez ditzake. Kantuaren letra, egilea, partitura (eskura badago), eta kantarien eta musikarien izen-abizenak nahitaez bidali behar dira.



Lehen saioetan gailentzen direnek Gayarre antzokiko azkeneko saioan parte hartuko dute. Kantua, letra, ahotsa, interpretazioa eta berritasuna baloratuko dira. Kategorien araberako sariak emanen dira, baita sari bereziak ere. Saritutako kantuekin DVD bat eginen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa