(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdietako Agentziako Suhiltzaile Zerbitzuan aldi baterako laguntzaileak kontratatzeko proben deialdia egin dute asteazkena, 2008.eko urtarrilak 9

Nafarroako Larrialdietako Agentzian (NLA) aldi baterako langile laguntzaile gisa kontratatzeko hautagaien zerrenda osatzeko hautaketa proben deialdia argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gaur.


Hain zuzen ere, 2008ko eta 2009ko basoko kanpainetan eta 2010eko neguko kanpainan jarduteko laguntzaileak nahi dituzte (gidaria, behatokiko zaindaria eta suhiltzaile peoia, zehazki).


Nafarroako Larrialdietako Agentziak 175 bat lagun behar izaten ditu, urtero, udako denboraldiko ezohiko beharrizanei aurre egiteko, eta 24 lagun, berriz, neguko kanpainarako. Hiru deialdietako eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa da (urtarrilaren 29ra arte).


Interesa dutenek bi proba gainditu beharko dituzte, oro har; bata teorikoa eta bestea fisikoa (erresistentzia lasterketa edo Cooper-en proba barne). Era berean, deialdikoen antzeko lanpostuetan edo lanpostu berberetan hautagaiek aurretiaz duten eskarmentua ere meritutzat hartuko dute. Gidari postura aurkezten direnek ibilgailuak gidatzeko proba praktikoa ere egin beharko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa