(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskaintza lehiakorragoa lortzea da Nafarroako Produktu Turistikoak Garatzeko Planaren helburu nagusia osteguna, 2008.eko urtarrilak 10

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Nafarroako Produktu Turistikoak Garatzeko Plana aurkeztu du. Carlos Erce Eguaras Turismoko zuzendari nagusia eta Fermín Villanueva Ferreras Produktu Turistikoak Antolatzeko eta Garatzeko Zerbitzuko burua ere izan dira aurkezpenean. Urte anitzeko plana da, Komunitateko dinamika turistikoa bultzatzea eta indartzea helburu duena, eta horretarako, ekipamendu, azpiegitura eta produktu turistikoak sortuko dituzte.


Produktu Turistikoak Garatzeko Planak lau helburu nagusi ditu: eskaintza turistikoa lehiakorragoa, antolatua eta Komunitateko garapen turistikoan parte hartzen duten eragileen artean hitzartua izatea; turismoaren arloko koordinazio sistema integrala zehaztea, batik bat Partzuergo Turistikoen ereduan oinarrituta, eta beti ekimen publiko eta pribatuekin koordinatuta, elkarte egituren bidez; inbertsioen eraginkortasuna sustatzea, eta gaur egungo inbertsio ahaleginak berriro aztertzea, eskualde guztiak modu integralean artatzeko programa sortze aldera, zuzkidura ekonomiko jarraitu eta koherente baten bidez, eta Nafarroako lurraldea modu orekatuan egituratzea, dagoeneko dagoena optimizatuz (horretarako, lurraldea eskualde turistikotan edo jomuga-produktutan banatzea proposatu dute).


Planak bi fase ditu. Lehenengoa, esparru dokumentu edo dokumentu zuzendari delakoaren oinarrizko ildoak lantzeko fasea da, eta bigarrena; dokumentu hori abian jartzeko eta programa eragile bat gauzatzeko fasea.


Lehenengo fasea laster amaituko da, planaren behin betiko dokumentua amaitzen dutenean. Eztabaida eta parte-hartze prozesu hori amaitu ondoren, lehenengo fasea itxi eta bigarrenari ekinen diote.


Helburu horrekin, Nafarroako 2008ko aurrekontuen proiektuan hainbat partida esleitu dituzte, Planaren gauzapena abiatu ahal izateko. Aipaturiko partiden guztizko zenbatekoa 3.471.000 eurokoa da, eta batik bat, partzuergo eta toki erakundeentzako kapital transferentziak dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Productos turísticos
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa