(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilaria Tuteran izan da, hiriarteko autobusen deposituak erregai ekologikoarekin estreinakoz betetzea dela eta osteguna, 2008.eko urtarrilak 10

Ekimena Nafarroako Gobernuak, Tuterako, Corellako, Cintruénigoko eta Fiteroko udalek eta ARASA garraio enpresak izenpetutako lankidetza hitzarmenaren emaitza da


Erregai ekologikoa duen lehen hiriarteko garraioa

Alba kontseilaria , erdian, ekitaldian parte hartu dutenekin. Ezkerretik eskuinera, Javier Catalán, Susana Labiano, Luis Casado, Ángel Díez, Laura Alba, Francisco Yanguas eta Ricardo López eta Fernando Inaga, Tuterako zinegotziak. ( irudia handitu )

Tutera-Aguilar hiriarteko linea erregularreko autobusak eta Tuterako hirikoak %100ean biodieselarekin ibiliko dira gaurtik aurrera. Ekimen hau Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Tuterako, Corellako, Cintruénigoko eta Fiteroko udalek eta ARASA enpresak 2007ko ekainaren 13an izenpetutako lankidetza hitzarmenaren emaitza, horren bidez ordain ekonomikoa ezartzen baita linearen defizita gertatzen den kasurako. Hitzarmenaren arabera, enpresak konpromisoa hartu du ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorragoak eta ez hain kutsakorrak diren ibilgailuak erabiltzeko.


Gaur goizean bete dira lehendabiziko aldiz autobusen deposituak; Tuteran, honakoek parte hartu duten ekitaldi batean: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Garraio zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero, Tuterako alkatea, Luis Casado Oliver, Corellako alkatea, José Javier Navarro Arellano, Fiteroko alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernández, Cintruénigoko zinegotzia, Gregorio Francés Sánchez, eta ARASA enpresako gerentea, Ángel Diez.


Ibilgailu horiek hornitzeko erabiliko den erregaia biodiesel purua da, EN-14214 Europako araudiaren arabera homologatua, motor diesel arruntetan inolako arazorik gabeko funtzionamendua bermatzen duena. Adostutako gutxieneko hornidurako 150.000 litroen erabilerari esker atmosferara 3,5 tona CO2 isurtzea ekidinen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa