(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizko Jaurerria Natur Parkeak Turismo Kalitatearen "Q" ziurtagiria berritu du, azkeneko ikuskatzeak gainditu ondoren ostirala, 2008.eko urtarrilak 11

Bertizko Jaurerria Natur Parkeak, Nafarroan bisitari gehien izaten dituen natur gune babestuetako batek, Turismo Kalitatearen "Q" ziurtagiria berritu du, azkeneko ikuskatzeak gainditu ondoren. Ondorioz, bisitarientzako ekipamenduen eta zerbitzuen kalitatea bermatuta egonen da aurrerantzean ere, eta baita etengabeko hobekuntza prozesua ere (azken batean, sustapenerako eta merkaturatzeko tresna izanen dena).


Bertizko Jaurerria. ( irudia handitu )

Espainiako Turismo Kalitatearen Institutuak (ICTE) 2005eko azaroan eman zion "Q" ziurtagiria Bertizko Jaurerria Natur Parkeari. Garai hartan, hain zuzen ere, Espainiako bederatzi natur gunek (Bertizkoa barne) eta Irunberriko Arroila Natur Erreserbak baino ez zuten "Q" ikurra.


"Q" ikurrak, zehazki, Bertizko Jaurerria Natur Parkeak bisitariak gogobetetzeko eta kalitate eta gardentasun mailak guztiz betetzeko konpromisoa duela frogatzen du; izan ere, gisa horretako ziurtagirien gaineko ebaluazioak profesional independenteek egiten dituzte. Bertizko Jaurerria Natur Parkeari dagokionez, eta natur guneko kudeatzaileen arabera, oso gustura daude "Q" ikurra berritu dutelako, eta are gehiago, egindako ikuskatzean "adostasunik eza" delakorik edo araua urratzerik antzeman ez dutela kontuan hartuz gero.


Bestalde, herritarrek natur gune babestuak eskatzen dituzte, eta naturaren eta kulturaren ikuspuntutik duten balio handia aintzat hartzen dute. Aisialdi leku gisa erabiltzen dituzte, eta gainera, gisa horretako guneetan ingurumen hezkuntzako jarduerak egin daitezke.


Pagadi. ( irudia handitu )

Jakina denez, 1984ko martxoaren 25ean, Foru Aldundian erabakitako akordioaren bidez, Bertizko Jaurerria natur parke izendatu zuten. 2.040 hektarea dituen gunea da, Bidasoa ibaiaren ertzetan dagoena, eta 1847ko lorategia nabarmendu daiteke, Frantziako Felix Lambertek diseinatu eta Pedro Cigak egin zuena. Lorategiak 3,4 hektarea ditu, eta urrutiko zuhaitzak eta zuhaixkak daude bertan. Zehazki, egindako azterketen arabera, 130 bat espezietako zuhaitzak eta zuhaixkak daude lorategian.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa