(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak elurra kentzeko ziriez hornitu ditu borondatezko suhiltzaileen parkeak, elurra kentzen lagun dezaten ostirala, 2008.eko urtarrilak 11

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko ziriez eta gatza botatzeko gailuez hornitu ditu Foru Komunitateko borondatezko suhiltzaileen zazpi parkeak, udal zerbitzuei kasuan kasuko eremu geografikoko kaleak eta bideak garbitzen laguntzeko.


Elurra kentzeko kamioia

Errepidea garbitzen.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak 50.000 euro inguru eman ditu aipaturiko materiala hornitzeko. Goizuetako parkeari dagokionez, berriz, ekoizpen gunea Aranon duen Heineken España S.A. garagardo enpresak ordaindu ditu elurra kentzeko xafla eta gatza botatzeko gailua (10.000 €-ko kostua izan dute, hain zuzen).


Borondatezko suhiltzaileen zazpi parkeetako baliabideak hobetzeko aurreko legealdian abian jarri zuten planaren baitan dago kokatuta Nafarroako Larrialdietako Agentziak egin duen inbertsio ahalegina. Parke horietan 140 bat lagun jarduten dira larrialdiak artatzen. 24 orduan eta urteko 365 egunetan egoten dira eskuragarri, eta oro har, baso suteak itzaltzen edo errepideetako elurra kentzen jarduten dira, besteak beste.


Zehazki, Agoitz, Goizueta, Lesaka eta Luzaideko parkeak lur orotako ibilgailuekin erabiltzeko moduko elurra kentzeko xaflez eta gatza botatzeko gailuez hornitu dituzte. Leitzako parkeak ere erosi du gatza botatzeko gailua. Izabako gunean, kamioi bat egokitu dute beste ziri bat erabiltzeko. Amaitzeko, Berako parkeak ziri handi bat erosi du berriki, kamioi batean ezarrita erabiltzeko; izan ere, Ibardinera doan errepidea garbitzen du batzuetan (NA-1310, Bera-Frantzia errepidea).


Neguko Bidezaintza Planaren baitan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari dagokio errepideak garbitzeko ardura. Borondatezko suhiltzaileei, berriz, ikastetxe, osasun etxe edo kontsultategi eta erakunde ofizialetako egoitzetako sarbideak garbitzea dagokie. Era berean, gainerako kaleak ibiltzeko moduan egon daitezen lagunduko dute, eta batzuetan, baserrietako bideak ere garbituko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa