(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak presazkotzat jo du ondasunen okupazioa Lekunberri-Albiasu saihesbideko zeharbideak ezabatzeko astelehena, 2008.eko urtarrilak 14

Proiektuaren xedea errepide berri bat eraikitzea da Industrialdeko trafikoa herri gunetik kanpo ateratzeko


Nafarroako Gobernuak presazkotzat jo du gaurko bilkuran Lekunberri-Albiasu saihesbidean zeharbide arriskutsuak ezabatzeko proiektuak erasaten dituen eskubide eta ondasunen okupazioa.


2007ko ekainean, proiektuak hartzen dituen lurren nahitaezko desjabetze tramiteari ekin zitzaion, eta ondasun horien zerrenda jarri zen jendaurrean. Errepide honetatik igarotzen den ibilgailu kopurua ikusita eta errepide zati arriskutsu batzuk egokitu beharrak bultzatuta, Foru Gobernuak presazkotzat jo du erasandako ondasunen okupazioa, lanak ahal bezain pronto hasteko.


Proiektuaren helburua 720 metroko errepide bat eraikitzea da, Lekunberriko Industrialdearen kanpo-komunikaziorako eta herri barruko trafikoa murrizteko. Errepidearen trazatuak udal hirigintza plangintzak xede horretarako gordetako lursailak hartuko ditu. Albiasurako errepidearen biribilgunean hasi eta saihesbidearen ipar-mugan dagoen biribilgunean amaituko da, A-15 autobiderako sarbideak eta Donostiarako eta Leitzarako errepide zaharrek bat egiten duten lekuan. Errepidea 10 metro zabal izango da, 3,5 metroko lerro eta 1,5 metroko bazterbideekin. Biribilgune berriaren erradioa 12,5 metrokoa izango da. Luzetarako drainadura zanga edo areken bidez egingo da; zeharkakoa, 1,20 metroko diametroko hormigoizko hodi fabrika-obren bitartez. Azken horiek animalien pasabide gisa erabiliko dira, alboko barne-pasabide goratu baten bidez.


Errepidearen alde bietako finkak behe-pasabide baten bidez lotuko dira, hormigoi armatuko markoarekin. Pasabide horretatik igaroko da bidea, lurraldearen irisgarritasunaren mesederako.


Errepideak Azin erreka zeharkatuko du 0+665 puntu kilometrikoan. Horretarako, 6 habe aurrefabrikatuz eta hormigoi armatuzko lauzaz eraikitako taula erabiliko da. Errekaren isuriari kalterik ez egiteko, haren ibilgua aldatuko da 90 metroko tartean. Ibilgu berriak 45 metro izango ditu eta sekzio trapezoidalekoa izango da: 6 m-ko oinarri txikia eta 9 m-ko oinarri handia, harri-lubetaz babestutako 3,5 m-ko ezpondekin. Proiektuaren lizitaziorako oinarri-aurrekontua 1,66 milioi eurokoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa