(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman dio O-NOZri, 2008an txertoak emateko esparru-akordioaren izapideak egiteko astelehena, 2008.eko urtarrilak 14

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariari, tuberkulosi infekzioen aurkako txertaketa programako txertoak emateko eta tuberkulosi infekzioak garaiz antzemateko esparru-akordioaren izapideak egiteko. 2008ko gastuaren aurrekontua 407.847 eurokoa da, eta kontratua hainbat urtez luzatu ahal izanen dute, 2011ra arte.


Txertoak Osasun Departamentuak sortutako txertaketa programaren baitan daude kokatuta, eta dosiak kasuan kasuko biztanle taldearen arabera ezartzen dituzte. 2008ko erosketa kontratuaren baitan dauden txertoak eta dosiak honako hauek dira:


-Txerto hirukoitz birikoa (elgorria, hazizurriak, errubeola): oro har, haurrei ematen diete, bi dositan (15 hilabeterekin eta 3 urterekin). Hala ere, 6 urteko haur batzuk ere txertatzen dituzte Nafarroan, aurreko programaren baitan daudenak, hain justu. 20.000 dosi erosten dituzte, eta aurreikusitako kostua 154.000 eurokoa da.


-Tuberkulina: tuberkulosi infekzioa garaiz antzemateko erabiltzen da, eta oro har, 14 urteko gazteei eta infekzioa dutenekin harremanetan egoteagatik arrisku taldeetakoak diren pertsonei ematen diete. 20.000 dosi erosten dituzte, eta aurreikusitako kostua 25.580 eurokoa da.


- Difteria-tetanosa (helduak): oro har, lehenengo txertoa 14 urteko gazteei ematen diete, hiru dositan, eta geroago, birtxertatzeak egiten dituzte. 33.000 dosi erosten dituzte, eta aurreikusitako kostua 95.040 eurokoa da.


-Difteria-tetanosa (pertusi azelularra -kukutxeztula-): oro har, 6 urteko haurrak txertatzen dituzte, jaioberriei jartzen dieten txerto hexabalentea indartzeko. 6.300 dosi erosten dituzte, eta aurreikusitako kostua 100.800 eurokoa da.


-Amaitzeko, B hepatitisaren aurkako txertoak, haurrentzako (900 dosi, 5.427 euroko kostua) eta helduentzako (2.700 dosi, 27.000 euroko kostua).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa