(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 19 milioi € inguru erabili zituen 2007. urtean garapenerako lankidetzan asteartea, 2008.eko urtarrilak 15

Hala adierazi du García Malo kontseilariak Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilu berria eratzeko ekitaldian


García Malo kontseilaria buru izan da Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilu berriaren osaeran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bitartez, 18,8 milioi euro erabili zituen 2007. urtean garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko, María Isabel García Malo kontseilariak adierazi duenez Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilu berria eratzeko ekitaldian, kide berriak sartu baitira organo horretan.


Ekitaldia gaur goizean egin da Iruñeko "Fuerte del Príncipe" egoitzan; Kontseiluko burua García Malo kontseilaria izanen da, buruordea, berriz, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso. Hauek dira Kontseiluko kideak: Andrés Carbonero Martínez (kontseilukidea eta idazkaria, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria), Ana San Martín Aniz (UPN ordezkatuz), José Angel Andrés Gutierrez (Socialistas del Parlamento de Navarra ordezkatuz), José María Mauleón Echeverría (Nafarroa Bai ordezkatuz), Begoña Gogorcena Marín (CDN ordezkatuz), Jesús María García Antón (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua), Juan Jesús Echaide Baigorri (NUKFko teknikaria), Javier Casanova Tuñón (Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz) eta Javier Casalí Sarasibar (NUPeko Ikasleen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea, unibertsitate hori ordezkatuz).


Horrez gain, kontseilu berriko partaide izanen dira hauek ere: Argia Aldaya Salaverría (CCOO ordezkatuz), Alfredo Amilibia Elorza (Medicus Mundi Nafarroa), Javier Andueza Artal (Alboan Fundazioa), Maider Gabilondo (UNICEFeko Espainiako Batzordea), Ubaldo González Delgado (Adsis Fundazioa), Patricia Ruiz de Irizar (Médicos del Mundo), Iñaki San Miguel Pascual (Acción contra el Hambre Fundazioa), Carlos Cristóbal García (Hezkuntza Departamentua), Carmen Garde Garde (Osasun Departamentua), Sara Ibarrolla Intxusta (Nafarroako Berdintasunerako Institutua), Ana Oláiz Iráizoz (Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua), eta Carmen Roda Movilla (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).


Hezkuntza, osasuna eta larrialdiko laguntzak Amerika Latinorako eta Afrikarako, Nafarroako garapenerako lankidetzaren jomuga nagusiak


Ekitaldian zehar 2007ko memorian jasotako datuen berri eman da. Agiri horretan adierazten denez, eremu geografikoen arabera, 18,8 milioi € horiek honela banatu dira: Hego Amerikak 7,8 milioi euro jaso zituen (%41), ondoren Afrika dago, 4,4 milioi eurorekin (%24), Erdialdeko Amerika, 4 milioi eurorekin (%21), eta azkenik Asia, 506.122 eurorekin (%3). Gainerakoa Ekialde Hurbileko eta Ozeaniako proiektuak ordaintzeko erabili zen, bai eta Nafarroan bertan garapenerako lankidetzaren inguruko heziketako ekimenak gauzatzeko laguntzetarako ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa