(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak "Los vascones" koadernoa argitaratu du, monografien eskola bilduman asteartea, 2008.eko urtarrilak 15

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Los vascones (Baskoiak) izeneko koadernoa argitaratu du, "Chipi-Txapa, Conocer Navarra" (Txipi-Txapa, Nafarroa Ezagutzea) bildumako monografien sortako seigarren alean. Matías Múgicaren lana da.


Koadernoaren portada

Koadernoaren portada. ( irudia handitu )

Nafarroaren aniztasun fisikoaren eta kulturalaren berri ematen die bildumak Foru Komunitateko ikasleei: paisaia, historia, pertsonaiak, hizkuntzak, tradizioak, etab. Hartara, ikasleek, duten jatorria dutela ere, euren lurraldeko kultura ondare zabala eta anitza eurena dela senti dezaten lortu nahi dute. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen dute, eta bertan bildutako gaiak interesgarriak direnez, eta ikuspegia dibulgaziozkoa eta zehatza denez, bilduma interesgarria da Nafarroako gaiekiko jakin-mina duen edonorentzat.


2004an hasi ziren bilduma argitaratzen, eta harrezkero, hamar ale argitaratu dituzte, bi sortatan: oinarrizko sorta, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta monografien sorta, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Oinarrizko sortan honako ale hauek argitaratu dituzte: Los símbolos de Navarra (Nafarroako sinboloak); Los Fueros y las instituciones de Navarra (Nafarroako Foruak eta Instituzioak); La lengua vasca y Navarra, fauna y flora (Euskal eta nafar hizkuntza, fauna eta flora). Monografien sortan, berriz, honako hauek argitaratu dituzte: La Geografía de Navarra en DVD (Nafarroako Geografiaren DVDa); Historia y actualidad del Fuero Navarro (Nafar Foruaren historia eta egungo baliotasuna); Navarra y su gente. Diversidad geográfica y cultural de Navarra (Nafarroa eta nafar jendea. Nafarroako aniztasun geografiko eta kulturala); Tierra Estella, una mirada a nuestro entorno (Lizarra-herria, gure inguruari begirada); El reino de Navarra (Nafarroako erreinua) y, por último, Los vascones (Baskoiak).


Egile klasikoek Baskoi izendatu zituztenak aurkeztu dituzte azkeneko alean, erromatarren aurretiko herritarrak, aro aldaketaren garaian gaur egungo Nafarroan bizi zirenak: nor ziren, nola bizi ziren, inguruko herriekin zituzten harreman kulturalak eta politikoak (zelta, iberiar, barduliar, karistiar, eta akitaniarrekin), eta batez ere, eurengan eta euren hizkuntzan eragin handia izan zuten erromatar konkistatzaileekin izan zituzten harremanak. Hainbat irudi eta Iberiar Penintsulako erromatarren aurretiko herriei buruzko zenbait mapa ere argitaratu dituzte azkeneko alean. Era berean, glosategi bat eta baskoiei eta herri mugakideei buruzko testu klasiko batzuk ere sartu dituzte.


Gaztelaniazko 4.000 ale eta euskarazko 2.500 ale argitaratu dituzte. Nafarroako liburutegietan eta ikastetxeetan banatuko dituzte, eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eta liburu dendetan egonen dira salgai, 2 €-ren truke. Koadernoa, Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasgelako material gisa erabiltzeko sortu dutena, Matías Múgicak egin du.


Matías Múgica Franco de Medinaceli (Iruñea, 1961) Filologia Klasikoan lizentziaduna da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta unibertsitateko espezialista da ingeles-gaztelania itzulpenetan (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean). 2001eko irailera arte Nafarroako Gobernuko euskara itzultzailea izan zen, eta harrezkero, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko argitaratzailea da. Hainbat hizkuntzatako (alemana, frantsesa, ingelesa, gaztelania) literatura lanen itzulpenak argitaratu ditu, euskarara zein gaztelaniara. Era berean, hizkuntzalaritzari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu, aldizkari espezializatuetan. El País egunkariko iritzi arloko kolaboratzailea da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa