(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baso suteei aurrea hartzeko eta itzaltzeko neguko kanpaina hasi da gaur asteartea, 2008.eko urtarrilak 15

Nafarroako Gobernuak neguko baso kanpaina jarri du abian gaur. Batez ere Nafarroako iparraldean jarri dute abian, larreak eta sastrakak kontrolik gabe erretzeagatik eragindako suteei aurrea hartzeko eta itzaltzeko. Kantauriar isurialdeko eta Pirinio inguruko gorabeherak Oronoz-Mugairi eta Auritzeko parkeetatik artatuko dituzte, hurrenez hurren.


Basoa

Baso baten irudia.

Aurten, eta berritasun gisa, Nafarroako Gobernuaren bi helikopteroetako batek zaintza hegaldiak eginen ditu arrisku handieneko egunetan (baldintza meteorologikoen arabera zehaztuko dituzte aipaturiko egunak). Aurreko urteetan, koordinazio lanetarako eta suteak itzaltzeko bakarrik erabili izan dituzte aireontziak.


2002az geroztik, suteak itzaltzeaz gain, abeltzainei sostengua ematea ere badu helburu kanpainak. Izan ere, aldez aurretik Ingurumen Departamentuak baimena eman ondoren, eta baldintza batzuk betez gero, abeltzainek sua erabil dezakete larreak hobetzeko eta baso lanak egiteko.


Xede horretarako, eta hurrenez hurreneko seigarren urtez, Ingurumen Ministerioak langileak bidaliko ditu abeltzainei prebentzio erreketetan laguntza emateko. 471/2007 Foru Aginduaren arabera, aipaturiko erreketak apirilaren 21era arte egin daitezke. Iaz gertatu zen bezalaxe, lau teknikarik osatutako Prebentzio Lanetako beste Lantalde bat jardunen da (bigarrena) Auritz inguruan. Lantalde horrek eta Baztanen eta Bidasoa inguruan jardunen denak (hots, Oronoz-Mugairiko parkearen eraginpean dagoen eremuan jardunen denak), Ingurumen Departamentuko landa langileekin eta suhiltzaileekin elkarlanean eginen dute lan.


Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak 24 laguntzaile kontratatuko ditu Suhiltzaile Zerbitzua indartzeko. Laguntzaile horietatik 8k Prebentzio Lanetako Lantaldeei emanen diete sostengua.


Baliabide materialei dagokienez, urte osoan zehar izaten dituzten ohiko bitartekoez gain, Oronoz-Mugairi eta Auritzeko parkeek basoko lau autoponpa (horietako bat berriki erosi du Nafarroako Larrialdietako Agentziak) eta lur orotako bi ibilgailu izanen dituzte. Foruzaingoa ere jardunen da zaintza lanetan.


Iazko urtarriletik apirilera bitarte, 248 hektarea baso erre ziren Nafarroa osoan (horietatik 51 hektarea zuhaiztiak ziren). Suhiltzaileek 237 esku-hartze egin zituzten, horietatik 127 martxoan. 2007an, or ohar, 432 hektarea baso erre ziren Foru Komunitatean (horietatik 78,5 hektarea zuhaiztiak ziren).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa