(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irunberriko meningitis kasuak direla-eta Osasun Departamentuak egindako esku-hartzeen berri eman du Kutz kontseilariak asteartea, 2008.eko urtarrilak 15

Osasun Publikoaren Institutua tratamendu profilaktikoa ezartzen ari da gaitzak jotakoekin kontaktuan egon diren lagunei


Irunberrin antzeman dituzten gaixotasun meningokozikoaren kasuak direla-eta Osasun Departamentuak egindako esku-hartzeen berri eman du María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak.


Joan den abenduaren 31z geroztik lau kasu antzeman dituzte. Gaixoetako bat hil egin da, eta gainerako hiruak onera egiten ari dira.


Osasun kontseilariak nabarmendu duenez, gaixotasuna B motako meningokokoak eragiten du, eta ez da haren kontrako txertorik ezagutzen. Meningitis mota hori neguko gaixotasuna da, eta iaz, 25 kasu izan ziren Nafarroan. Irunberrin antzeman dituztenei dagokienez, espazioan eta denboran kontzentratuta egon badira ere, kasu "primarioak" direla esan du kontseilariak; hau da, gaur egun ez omen dago proba epidemiologikorik gaixoek elkar kutsatu dutela adierazteko. Mikroorganismoen anduia zein den zehaztearren, bildutako laginak Mikrobiologiako Laborategi Nazionalera bidali dituzte, Majadahondara, azterketa genetikoa egiteko.


Ildo horretan, eta Kutz kontseilariak adierazi duenez, Osasun Departamentuaren helburuak honako hauek dira: gaitzak jotakoak azkar diagnostikatzea (osasun artapeneko sarearekin harremanetan jarri bezain laster), eta gaixoen inguruko lagunei profilaxi neurriak ezartzea.


Antzeman dituzten gaixoen egoera honako hau da: 2007ko azkeneko egunean 17 urteko gazte bat ospitaleratu zuten Nafarroako Ospitalean, eta gaur egun, onera egiten ari da; urtarrilaren 9an bigarren kasua antzeman zuten (17 urteko gaztea), eta zentro berean hil zen ospitaleratu eta ordu batzuen buruan; urtarrilaren 13an, berriz, abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean eta 6an Irunberrin egon zen Donostiako 18 urteko gazte bat ospitaleratu zuten Gipuzkoako hiriburuko Donostia Ospitalean, eta hori ere onera egiten ari da; amaitzeko, atzo arratsaldean, urtarrilaren 14an, 55 urteko emakumezko bat ospitaleratu zuten, Nafarroako Ospitalean, eta onera egiten ari da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver vídeo de esta información
Audio de esta noticia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa