(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007an, SOS Navarra 112 Zentroak herritarren 1,1 milioi dei baino gehiago jaso zituen eta Suhiltzaile Zerbitzuak 9.111 aldiz esku hartu zuen asteazkena, 2008.eko urtarrilak 16

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) joan den urteko jardueren balantzea aurkeztu du gaur


NLAren helikopteroa

NLAk 515 alditan mugiarazi zituen larrialdietako aireko baliabideak, haien artean, irudiko helikopteroa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) zerbitzu eragileen (SOS Navarra 112 eta Suhiltzaile Zerbitzua) 2007ko jardueren balantzea aurkeztu du gaur, bi datu nagusirekin: SOS Navarra 112 Zentroak jaso zituen herritarren 1,1 milioi deiak, eta Suhiltzaile Zerbitzuak egindako 9.111 esku-hartzeak.


Larrialdiak Koordinatzeko SOS Navarra 112 Zentroaren jardunari dagokionez, joan den urtean 1.118.582 dei jaso zituen, 2006an baino %11,38 gehiago (urte horretan 1.040.990 dei jaso zituen). 2007ko deiak direla-eta, 285.329 gorabehera kudeatu behar izan zituen; hots, dei kopuruaren %24 (kasu bakoitzeko hainbat dei jaso ditzake NLAk). Hartara, 2006arekin alderatuz gero, artatutako ezbehar kopuruak %9,8 egin zuen gora iaz.


SOS Navarra 112 Zentroan jasotako deietatik abiatuta, artatutako ezbehar gehienek osasun arloko larrialdiekin izan zuten zerikusia 2007an. Hain zuzen ere, osasun arloko 190.126 larrialdi izan ziren (2006an 180.077 izan ziren), eta horietatik 158.696 larrialdi medikoek eragin zituzten. Beste 20.407 farmazia larrialdiak izan ziren, eta 11.023 anbulantzia larrialdiak.


Bestalde, Foruzaingoak 50.776 gorabehera kudeatu zituen SOS Navarra 112 Zentrora egindako deiak direla-eta; 2006an, berriz, 34.892 kudeatu zituen, eta 2005ean, 45.266. Agentziak 8.351 gorabehera bideratu zituen beste polizia batzuetara (Udaltzaingoetara edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kideetara).


NLAk kudeatu zituen 4.175 istripuetatik 3.682 zirkulazio istripuak izan ziren, eta 448 laneko istripuak. Gainera, NLAk ingurumen arloko beste 1.143 gorabehera kudeatu zituen. Horietatik 1.047 animaliak abandonatzeagatik izan ziren, eta 96 isurketengatik.


NLAk kudeatu zituen gainerako gorabeherak askotarikoak izan ziren, 23.157 orotara. Hain zuzen ere, adinekoen 4.436 telealarma larrialdi kudeatu zituen, 3.556 esku-hartze egin zituen zirkulazio oztopoengatik, eta 696 larrialdi artatu zituen tratu txarrak direla-eta. Nabarmentzekoak dira honako hauek ere: 1.173 esku-hartze Sanferminetan; 640 esku-hartze erleek edo liztorrek eragindako arazoengatik; 229 esku-hartze uholdeen edo ura xukatzeko beharraren eraginez; 97 jarduera Neguko Bidezaintza Planaren baitan; 86 larrialdi organoen edo odolaren garraioa dela-eta; 76 simulakro edo prebentzio-prestakuntza jarduera; 24 esku-hartze eguraldi txarrarengatik; 22 informazio alerta elurra dela-eta; pertsonen 12 bilaketa; eta osasun publikoko 2 larrialdi pozoitzeak direla-eta.


Larrialdietako alerten eraginez 157.439 bitarteko jardun ziren. Hain zuzen ere, 80.375 mediku taldeak eta OLTak izan ziren; 31.822, anbulantzia arruntak, eta 6.415, anbulantzia medikalizatuak; 25.242, Foruzaingoaren ibilgailuak; 10.918, Suhiltzaile Zerbitzuaren ibilgailuak; eta 515, aireko bitartekoak (helikopteroa eta hegazkin arinak).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa