(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan izandako meningitis kasuak direla-eta, ospitaleratuta dauden bi lagunak onera egiten ari dira asteazkena, 2008.eko urtarrilak 16

Donostiako Donostia Ospitalean dagoen 18 urteko mutila eta Iruñeko San Miguel Klinikan dagoen 55 urteko emakumezkoa dira


Nafarroan izandako meningitis kasuak direla-eta ospitaleratuta dauden bi lagunak onera egiten ari dira. Donostiako Donostia Ospitalean dagoen 18 urteko mutila eta Iruñeko San Miguel Klinikan dagoen 55 urteko emakumezkoa dira. Antzeman duten azkeneko kasua da, hain zuzen, urtarrilaren 14an ospitaleratu zuten 55 urteko emakumezkoarena. Baieztatu dutenez, haren egoera B motako meningokokoaren ondorio da, eta horixe bera da Nafarroako gainerako kasuetan ere antzeman dutena. Gainera, gogoan izan beharrekoa da ez dagoela B motako meningokokoaren kontrako prebentzio txertorik.


Gaur goizean María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak jakinarazi duenez, Osasun Publikoaren Institutua muturreko zaintza epidemiologikoko egoeran dago Irunberri inguruan; izan ere, bertan jazo dira kasu guztiak. Osasun Publikoaren Institutuko epidemiologoak Irunberri inguruko osasun etxeekin eta sendagileekin harremanetan daude, izan daitezkeen kasuak lehenbailehen antzemateko eta diagnostikatzeko, eta hala dagokionean, gaitzak jotakoen inguruko lagunei profilaxi neurriak ezartzeko.


Kutz kontseilariak berriro ere eskatu die herritarrei edozein zalantza izanez gero osasun etxera jotzeko, eta ohartarazi duenez, ez da komeni herritarrek euren kabuz antibiotikoak hartzea, aldez aurretik sendagileari kontsultarik egin gabe.

Dokumentazioa:
Vídeo de la información.
Audio de la información.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa