(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako IIT datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean, hasiko da zerbitzua ematen osteguna, 2008.eko urtarrilak 17

Sanz lehendakariak inauguratu ditu gaur instalazioak, Merkatondoa industrialdean


Datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean, zerbitzua ematen hasiko da Lizarrako Ibilgailuen Ikuskapen Teknikorako Estazioa, Merkatondoa industrialdean, gaur goizean Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanz Sesmak inauguratu ondoren. Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute, halaber, Berikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, José María Roig Aldasorok, eta Lizarrako alkateak, Begoña Ganuza Bernaolak.


Jendearentzako ordutegia hau izanen da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara goizez eta 15:30etatik 18:30etara arratsaldez, eta larunbatak, hamabostean behin, 9:00etatik 13:00etara. Erreformak eta aldizkakoak ez diren azterketak astearte eta ostegunetan eginen dira, 9:00etatik 13:00etara.


Estazio berria 4.700 m2-ko azalera duen lurzati batean dago kokatuta, 720 m2-ko nabe batean, eta bertan ikuskapeneko lerroak daude (unibertsala eta arinak), 480 m2-ko gune batekin, gehi bulegoen eremua, 240 m2-koa. "Revisiones de Navarra, S.A" enpresak 2 milioi euroko inbertsioa egin du instalazio hauek eraikitzeko.


Estazioak 15.000 ibilgailu inguru hartuko ditu urtean, eta sei langile ditu: arduradun tekniko bat, administrari bat eta lau mekanikari ikuskatzaile. Estazioak Nafarroako Gobernuak eta "Revisiones de Navarra, S.A" enpresak -Foru Komunitatean IITaren zerbitzuaren kontzesioa duten bi enpresetako bat- 2006ko ekainaren 5ean izenpetutako lankidetza hitzarmenean du jatorria, izan ere, hitzarmen hartan enpresari eskatzen zitzaion estazio bat paratzeko Lizarran, eta beste bat Zangozan. Zangozako IIT estazioak 2009ko abenduan ekinen dio jardunari.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa