(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentro berriak 1.177 tratamendu egin ditu ireki zutenetik osteguna, 2008.eko urtarrilak 17

Zentroak bigarren azeleragailua jarri du abian, eta hartara, erradioterapiako instalazio zaharraren zati bat itxi ahal izan dute


Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentro berriko azeleragailua

Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentro berriko azeleragailua. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko Erradioterapia Zentro berriak 66 eri tratatu ditu eta 1.177 tratamendu egin ditu joan den urteko urriaren 29an abian jarri zuten lehenengo azeleragailuarekin. Urtarrilaren 7an, berriz, partikulen bigarren azeleragailua jarri zuten abian. Zentroko hirugarren azeleragailuari dagokionez, tresneria kalibratzen ari dira, eta baliteke datorren martxoan hastea lanean, gorabeherarik izan ezean.


Gaur egun, Erradioterapia Zentroko lehenengo azeleragailuak 51 eri artatzen ditu, egunero, goizez eta arratsaldez, eta bigarrenak, berriz, beste 21 eri artatzen ditu (oraingoz goizez bakarrik, baina datorren astetik aurrera egun osoan jardunen da). Bigarren azeleragailua lanean hasteak Ospitaleko erradioterapiako instalazio zaharraren zati bat ixtea ahalbidetu du (kobaltozko unitate bat itxi dute, hain zuzen). Nolanahi ere, instalazio zaharrean tratamenduak egiten jarraituko dute, denbora batez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa